Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

Azken albisteak

48/63 orrialdea · berrienetik zaharrenera

PDF erantsia

Andrés María Urrutia jaunak idatzitako “Código, Compilación y Fuero Civil. Elementos para una historia del Derecho civil foral vasco (1876-1992)” liburuaren aurkezpena

Zuzenbidearen Euskal Akademiak martxoaren 5ean, arratsaldeko 19:30etan aurkeztuko du Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kalea 8, Bilbo) Código, Compilación y Fuero Civil. Elementos para una historia del Derecho civil foral vasco (1876-1992) liburua. Liburu horren egilea Andrés…

Francisco de Borja Iriarte, futbola eta indarrean dagoen legeria

Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratuak, gaurkotasun handiko bi ohar eskaintzen dizkigu, futbola eta indarrean dagoen legeriari buruzkoak. Ohar hauek aurretiaz www.kirolzuzenbidea.com webgunean argitaratu dira eta orain, ohargarriak direlakoan, hona hemen gure blogean.…

PDF erantsia

Aragoiko oinordetza-fiduziari buruzko argitalpen berria

José Miguel Gorostiza jaunak, abokatuak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren euskal foru zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Amadeo Escolán Remartínez irakasle jaunaren Aragoiko oinordetza-fiduziari buruzko La Fiducia Sucesoria Aragonesa. Del «pacto al más viviente» hasta…

PDF erantsia

Javier Oleaga jaunaren omenezko artikuluak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Zuzendaritza Batzordeak, 2014ko urtarrilaren 20an egin zuen bileran, Javier Oleaga Echevarría jaunaren omenez gauzatuko den JADO aldizkariaren zenbakirako artikuluen jasotze data 2014ko otsailaren 28ra arte luzatzea erabaki zuen.Argitalpenerako arauak bidaltzen dira blog honekin.

Àpoca, butlletí català d’informació notarial

Àpoca, butlletí català d'informació notarial delakoak, Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean, 8. zenbakia argitaratu du. 8. zenbaki hau dagokio bigarren aldiari eta 2014. urteko neguarena da. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak, notario-jarduerari buruzko kontuak eta…

Bibliografiaren eguneraketa

2013. urtean zehar azaldu diren doktrina ekarpenak www.forulege.com delakoaren bibliografia atalera bildu dira. Ekarpenok zuzenean kontsultatu daitezke testu osoz bibliografia atalean, bai egileen alfabetoaren arabera baita gaien arabera ere. Artiach Camacho, S.: «El arrendamiento rústico en el Derecho civil vasco…

PDF erantsia

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan emandako berrikuntzak Bizkaiko Lurralde Historikoan

Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 2013ko abenduaren 13an, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga aldatzen duen abenduaren 5eko 10/2013 Foru Araua argitaratu da. Foru Arau honek modu esanguratsuan eragingo du 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera emandako oinordetzetan.Esanguratsua delakoan Foru Arauaren testua euskaraz…

PDF erantsia

“Zuzenbide erromatarra, Europaren historian zehar” (Roman Law in European History): AVD-ZEA elkarteak euskaraz argitaratu du Peter Steinen saiakera klasikoa

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademia elkarteak Abeurrea bilduman euskaraz argitaratu du, Peter Stein, Cambridgeko Unibertsitatearen irakasleak ondutako saiakera klasikoa: Roman Law in European History (1999). Izan ere, testu horiek izan ditu aurretiazko itzulpenak, Europako hizkuntza anitzetan: alemana, frantsesa eta…

Gazteak eta Elkar-lankidetzari buruzko Jardunaldiaren berri

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Kooperatiba Ikaskuntzen Institutuak, CIRIEC-Espainiak eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateak XXI. mendeko kooperatiban gazteei kooperatibaren baloreak transmititzeari eta elkar-lankidetzari buruzko jardunaldia antolatu zuten azaroaren 21ean.Blogera jardunaldiaren laburpena ekarri da.