Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

Azken albisteak

2/63 orrialdea · berrienetik zaharrenera

PDF erantsia

KODE ZIBILAREN ARGITARALDI BERRI ELEBIDUNA GAZTELANIA-EUSKARA

Iusplaza bildumaren barruan, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Thomson Reuters-Aranzadi argitaletxearekin eta Euskal Herriko Notario Elkargoarekin batera, berebiziko ekimena ondu dute gizartearen esku jartzeko, modu inprimatu zein argitaraldi elektronikoan, Kode zibila gaztelaniaz eta euskaraz, eguneroko tresna izan…

PDF erantsia

Ikerketa Erregistralen Katedraren Jardunaldia, “La Propuesta para la Modernización del Código Civil en materia de obligaciones y contratos” izenekoa

2024ko otsailaren 29an, osteguna, arratsaldeko 16etatik 19etara, Deustuko Unibertsitateko Auditorioan, Bilboko kanpusean, Ikerketa Erregistralen Katedraren Jardunaldia egingo da, "La Propuesta para la Modernización del Código Civil en materia de obligaciones y contratos" izenekoa. Jardunaldia Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak, Euskal Herriko…

PDF erantsia

“Familia eta oinordetza zuzenbidea”, bosgarren argitaraldia

Andres M. Urrutia Badiola, AVD-ZEAren burua eta notarioak eta Elixabete Piñol Olaeta, AVD-ZEAren buruordea, abokatua eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatearen irakasleak, berrikitan argitaratu dute goian aipaturiko liburuaren bosgarren argitaraldia. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak…

PDF erantsia

JARDUNALDIA: “EUSKARAREN KOOFIZIALTASUNAREN EGUNGO ERRONKAK EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOARENTZAT”

Datorren otsailaren 2an, barikua, goizeko 9etatik arratsaldeko 14.00ak arte Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Areto Nagusian, Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak antolaturiko "Euskararen koofizialtasunaren egungo erronkak euskal administrazio publikoentzat" jardunaldia egingo da.…

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege.bloga eta Iusplaza.bloga egiten ditugunok gabon zoriontsuak eta 2024. urte on bat opa dizkizuegu blogen berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.

PDF erantsia

“HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA. Euskararen erronkak Justiziaren administrazioan” jardunaldia egingo da 2023ko abenduaren 18an Sabino Arana fundazioan

Datorren 2023ko abenduaren 18an egingo da Euskaltzaindiak eta Sabino Arana fundazioak antolatutako "HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA. Euskararen erronkak Justiziaren administrazioan" jardunaldi irekia. Sabino Arana fundazioaren egoitzan egingo da, Bilbon, Mandobide kaleko 6. zenbakian, 3. solairuan. Post honi dago atxikita jardunaldiaren egitaraua, zeinetan jardunaldiko…