Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2023ko albisteak

29 albiste · 1/3 orrialdea · berrienetik zaharrenera

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege.bloga eta Iusplaza.bloga egiten ditugunok gabon zoriontsuak eta 2024. urte on bat opa dizkizuegu blogen berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.

PDF erantsia

“HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA. Euskararen erronkak Justiziaren administrazioan” jardunaldia egingo da 2023ko abenduaren 18an Sabino Arana fundazioan

Datorren 2023ko abenduaren 18an egingo da Euskaltzaindiak eta Sabino Arana fundazioak antolatutako "HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA. Euskararen erronkak Justiziaren administrazioan" jardunaldi irekia. Sabino Arana fundazioaren egoitzan egingo da, Bilbon, Mandobide kaleko 6. zenbakian, 3. solairuan. Post honi dago atxikita jardunaldiaren egitaraua, zeinetan jardunaldiko…

ZUZENBIDEAREN EUSKAL AKADEMIAREN 2023/2024 IKASTURTEAREN IREKIERA EKITALDIA

2023ko azaroaren 21ean, asteartea, 19: 00etan, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2023/2024 ikasturteari hasiera emateko ikasgaia eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoaren egoitzan (Henao, 8). Ekitaldiaren buru izan ziren Luis Ángel Garrido Bengoechea jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien…

2023/2024 IKASTURTEA IREKITZEKO EKITALDIA

Zuzenbidearen euskal Akademiaren lehendakariak eta Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanoak Atsegin handiz gonbidatzen zaituzte honako ekitaldi honetara 2023/2024 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Ekitaldia azaroaren 21a, asteartea, izango da, arratsaldeko 19:00etanEuskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan (Henao kalea 8) Ikasturtea irekitzeko hitzaldia La…

2023KO AZAROAREN 15EKO JARDUNALDIAN IZEN-EMATEA

Azaroaren 15ean Gasteizen egingo den jardunaldian izena emateko arazoak sortu dira. Hori konpontzeko, izapide hori egiteko beste bide batzuk jarri dira martxan. Honako hauek izango dira:a) Hurrenez hurren adierazten den helbidearen bitartez protokolo@legebiltzarra.eus, izen-ematearen inprimakian ageri diren datuak helaraztea. b)…

‘HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA IV’ OBRAK 1.051 TESTU ESKAINTZEN DITU BERE IV. ARGITALPENEAN

- 2007tik, "Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz" egitasmoaren laugarren argitalpena da oraingoa, proiektuaren helburua euskaldunon hizkuntza-eskubideak euskarri digital bakarrera biltzea delarik, hiztunek, legelariek eta ikertzaileek baliatzea izan dezaten.- "HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA"-ren aurreko argitaraldian, 786 testu jaso ziren eta laugarren argitaraldi honek, berriz, 1.051 testu…