Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2012ko albisteak

41 albiste · 1/5 orrialdea · berrienetik zaharrenera

URTE BERRI ON

Forulege.bloga egiten dugunok 2013. urte zoriontsua opa dizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.

Fiskalitateari buruzko hitzorduaren kronika

Abenduaren 10ean Zuzenbidearen Euskal Akademiak fiskalitateari buruzko hitzordu berri bat egin zuen. Hitzordu horretan, “Ondarearen gaineko Zerga berriaren aurreproiektua” eta “Iruzur fiskalaren aurkako borrokarako neurrien aurreproiektua” gaiak jorratu ziren, bi-biok, Bizkaiko Lurralde Historikoaren aldetik. Bi gai hauen azalpena Francisco José…

JADO aldizkariaren 22. zenbakia

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 22. zenbakia argitaratu du. Akademiaren bazkideek laster jasoko dute argitalpen hori. Aldizkariaren edukiak blog honetara atxikitzen den aurkibidean daude.

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamaikagarren Jardunaldiak

Azaroaren 28an, asteazkena, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamaikagarren Jardunaldiak izan ziren. Bertan, 3/1992 Legearen idazketa batzordekoei omenaldia egin zitzaien, lege hori indarrean jarri eta hogei urte geroago. Jakina denez, Bizkaiko Foru Aldundiak berebiziko bultzada eman zion lege hori…

PDF erantsia

“Fundazioak kooperatiba-sozietate bihurtzea” Jardunaldia.

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Kooperatiba Ikaskuntzen Institutua eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak 2012ko abenduaren 4an jardunaldi bat antolatuko dute "Fundazioak kooperatiba-sozietate bihurtzea" lelopean. Jardunaldia Deustuko Unibertsitateko Entzungelan egingo da eta sarrera doan da.Jardunaldiaren egitaraua jarraian ematen da.

José Gabriel de Mariscal jauna hil da (g.b)

José Gabriel de Mariscal jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kidea eta abokatua, atzo hil zen. Zuzenbidearen Euskal Akademiak bere dolua adierazten du eta atsekabean laguntzen dio haren familiari.Hileta elizkizuna Bilbon izango da gaur 20:15tan San José elizan.

“El Estado Plurinacional. Nación. Estado. Convivencia” liburuaren aurkezpena

Zuzenbidearen Euskal Akademiak aurkeztu du, azaroaren 20an, Sociedad Bilbaína delakoaren egoitzan “El Estado Plurinacional. Nación. Estado. Convivencia” liburua. Liburu horren egilea José Gabriel de Mariscal jauna da, legelaria eta Akademiaren zuzendaritza kidea. Aurkezpen-ekintzaren mahaiburuan izan ziren German Barbier jauna, Sociedad…