Àpoca, butlletí català d’informació notarial delakoak, Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean, 8. zenbakia argitaratu du. 8. zenbaki hau dagokio bigarren aldiari eta 2014. urteko neguarena da. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak, notario-jarduerari buruzko kontuak eta umore ttanttak ere, era-erakoak.

