Andrés María Urrutia jaunak idatzitako “Código, Compilación y Fuero Civil. Elementos para una historia del Derecho civil foral vasco (1876-1992)” liburuaren aurkezpena

Gaztelaniaz

Zuzenbidearen Euskal Akademiak martxoaren 5ean, arratsaldeko 19:30etan aurkeztuko du Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kalea 8, Bilbo) Código, Compilación y Fuero Civil. Elementos para una historia del Derecho civil foral vasco (1876-1992) liburua. Liburu horren egilea Andrés María Urrutia Badiola jauna da, notarioa eta Akademiaren buruordea. Aurkezpen-ekitaldian izango dira Mario Martínez de Butrón Martínez jauna, Euskal Herriko Notario Elkargoaren Dekanoa eta Akademiaren zuzendaritza kidea eta Adrian Celaya jauna, Akademiaren burua.

Blog honi, liburuaren azala, aurkibidea eta liburuak barnean daraman CDaren irudia batzen zaizkio. CD horrek, euskal foru zuzenbidearen historiarako 90 agiri ditu bere barnean.

Etortzekoa bazara, mesedez hori baiezta ezazu, bide hauetatik edozein erabilita:

2014ko albiste gehiago

2014ko albisteak ›