Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

Azken albisteak

40/63 orrialdea · berrienetik zaharrenera

Euskal Zuzenbide Zibilaren lege-proposamena: zuzenketak aurkezteko epea

Eusko Legebiltzarrak, 2015eko apirilaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aintzat hartzea Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Euskal Talde Popularra legebiltzar-taldeek egindako lege-proposamena.Legebiltzarrean indarrean dagoen Erregelamenduko 149.2 artikuluan adierazitakoa betez, Mahaiak, 2015eko maiatzaren 5eko bileran, agindu du aipatutako lege-proposamenaren testua…

Francisco de Borja Iriarte Ángel: “Futbola eta Zuzenbidea, Futbola edo Zuzenbidea”

Joan den asteazkenean, 2015. urteko maiatzaren 6an, Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren arlo zibileko eta penaleko salaren Magistratuak, Euskalerriaren Adiskideen Elkartera sartzeko hitzaldia egin zuen, Futbola eta Zuzenbidea, Futbola edo Zuzenbidea izenburuarekin. Lorenzo…

PDF erantsia

Mahai-ingurua: “Erregistro Zibila eta Foru Zuzenbide Zibila”

Asteazkenean, martxoaren 29an, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren 3. solairuan, arratsaldeko 19:00tan mahai-ingurua egingo da, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Ikerketa Taldeak antolatua, “Erregistro Zibila eta Foru Zuzenbide Zibila” izenburuarekin.Egitaraua blog honetan eransten…

“XX años del Tribunal del Jurado: aspectos prácticos” mahai-inguruaren kronika

Elixabete Piñol Olaeta andereak, abokatuak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Ikerketa Taldearen eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, joan den martxoaren 26an, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren “Salon Azul” delakoan, “XX años del…

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko epai berri bat

Jesús Fernández de Bilbao abokatu jaunak www.forulege.com webguneari Arabako Probintziako Audientziaren epai bat bidali dio; epai hau Euskal Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoa da (senipartea eta bazterketa - 2012ko maiatzaren 8ko Arabako PAE). Bidalketa horren helburua da webgune honen hartzaileen artean…