Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

Azken albisteak

39/63 orrialdea · berrienetik zaharrenera

Eusko Legebiltzarrak jagoletza partekatuari buruzko legea onartu du

Atzo, 2015. urteko ekainaren 30ean, Eusko Legebiltzarrak 7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa onartu zuen, "jagoletza partekatuari buruzko legea" esaten zaiona, lege honen aplikaziorako loturazko puntua euskal auzotasun zibila da. Legearen testua atxikitzen da.

Mario Martínez de Butrón: “Tiempo de cambio”

Mario Martínez de Butrón Martínez jaunak, notarioak, Euskal Herriko Notarioen Elkargoko dekanoak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, berrikuntza juridiko batzuei buruzko testua idatzi du, barruan dagoela Euskal Zuzenbide Zibilaren Lege berriaren gaineko iruzkina. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.

Josu Osés: Una ley para la historia del Derecho Civil Vasco

Josu Osés Abando jaunak, Eusko Legebiltzarraren letratuak, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Una ley para la historia del Derecho Civil Vasco artikulua eskaintzen digu. Artikulu honetan legeak onespena lortu arte izan duen ibilbidea azaltzen da modu labur batean.

Eusko Legebiltzarrak Euskal Zuzenbide Zibilaren Legea onartu du

Gaur, 2015. urteko ekainaren 25ean, Eusko Legebiltzarrak Euskal Zuzenbide Zibilaren lege-proposamenaren testua onartu du Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Euskal Talde Popularra legebiltzar-taldeen aldeko botoekin eta EH Bildu eta UPyD taldeen abstentzioekin. Legea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 3…

José Luis Pérez Triviño: “Ética y deporte”

Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren arlo zibileko eta penaleko salaren Magistratuak, José Luis Pérez Triviño jaunak argitaratutako Ética y deporte (Desclée, Bilbo, 2011) lanaren ikuspegia eskaintzen digu aipamen honetan. Aipamenaren testua honekin batera…

Mapak atala berritu du www.forulege.com webguneak

www.forulege.com webguneak bere Mapak atala berritu du berrikitan Bizkaiko Foru Aldundiak bere www.bizkaia.net webgunearen erabiltzaileen eskura jarri duen kartografia oraintsukoenarekin (2006. urtea) zein 2013ko ortoargazkietan ageri diren forurik gabeko lurraldeen mugarriztapenekin.Aurrerantzean kartografia eta ortoargazkiak www.forulege.com webgunearen arlo honetan ere kontsultatu…

Kataluniako lege zibilen eraldaketak

Jesús Fernández de Bilbao legelariak, Bizkaiko Jaurerriko Abokatu Bazkun Ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, berrikitan Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya delakoan eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu diren Ley 5/2015, de 13…