Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

Azken albisteak

18/63 orrialdea · berrienetik zaharrenera

JADO aldizkariaren 28. zenbakia

Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 28. zenbakia aurkeztuko du datorren barikuan, maiatzaren 31ean 11:30ean Bilboko Liburu Azokako karpan (Areatzan), 2017 eta 2018 urteei dagokiena. Blog honi batzen zaizkio gonbidapena eta aldizkariaren aurkibidea.

JADO aldizkariaren aurkezpena, 28. zenbakia

Zuzenbidearen Euskal Akademiak atseginez gonbidatzen zaitu JADO 28 aldizkariaren aurkezpenera.Aurkezpena izango da maiatzaren 31ean 11:30ean Bilboko Liburu Azokako karpan (Areatza). Hizlariak: Andrés María Urrutia Badiola jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lehendakaria Nazario Oleaga Páramo jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lehendakariordea

Tronkalitatea eta oinordetza, epai berria

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak eman du berrikitan trokalitatearen aldetiko epai ohargarria. Blog honi eransten zaio eta horrekin batera ere, Espainiako Auzitegi Gorenak emandako Autoa, gai horretarako eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari dagokiola aldarrikatuz.Informazio hau zor diogu Gontzal Aizpuru…

EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILAREN INGURUKO ERAKUSKETA ETA HITZALDIAK

Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren liburutegiak, Euskal zuzenbide zibilari buruzko erakusketa eta hitzaldiak antolatu dituzte. Informazio gehiago batzen da, ohar baten bidez, blog honetara, erakusketaren kartelarekin eta argazkiekin batera.Bihar, apirilaren 4an, familiako ondarearen antolaketari buruzko bigarren hitzaldia egingo…

“Ondareari buruzko zuzenbide berezia” argitaraldi berria

Andres M. Urrutia Badiola jaunak, AVD-ZEAren buruak, notarioa eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko irakasleak berrikitan argitaratu du goian aipaturiko libururen bigarren argitaraldia. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein…

“Familia eta oinordetza zuzenbidea” argitaraldi berria

Andres M. Urrutia Badiola jaunak, AVD-ZEAren buruak, notarioa eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko irakasleak berrikitan argitaratu du goian aipaturiko liburuaren bigarren argitaraldia. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein…

Euskal zuzenbide zibil arloan kasazio helegitearen osagaiak

Blog honi eransten zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Arlo zibil eta Penaleko Salak emandako autoa, 2019. urteko urtarrilaren 19koa. Bertan zehazten dira kasazio helegitea Salak onartzeko izan behar dituen osagaiak. Kontu esanguratsua da, aintzat harturik onarpen izapidetzan atzera botatzen diren…

Lur sailen itxitura eskubidea eta bide-zortasuna Euskal zuzenbide zibilaren legean

Jesús Fernández de Bilbao legelariak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Euskal zuzenbide zibilaren ikuspegitik, lur sailen itxitura eskubidea eta bide-zortasunari buruz landu duen testua eskaintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen…

ENZNren 2018ko abenduaren 20ko ebazpena

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko abenduaren 20ko ebazpena eskaintzen da (EAO, 2019-01-28). Bertan, beste behin ere, senipartedunen bazterketari buruzko arazoak argitzen dira, batik bat seniparte hertsiaren aldetik, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen barruan, bai…