Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

Azken albisteak

17/63 orrialdea · berrienetik zaharrenera

PDF erantsia

AVD-ZEA: 2019/2020 ikasturtea irekitzeko ekitaldia

Zuzenbidearen Euskal Akademiak azaroaren 5ean izango du bere 2019/2020 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Victoria Ortega Benito andreak, Abokatuen Kontseilu Orokorreko presidenteak, emango du "El tratamiento normativo de los Colegios profesionales" izenburuarekin. Ikasturtea irekitzeko…

Euskal Zuzenbide zibila aplikatzeko barne gatazka arauei buruzko hitzaldia

Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratu eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kontseiluko kide den Borja Iriarte jaunak, Euskal Zuzenbide zibila aplikatzeko barne gatazka arauei buruzko hitzaldi bat emango du, datorren urriaren 23an, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren egoitzan.Blogera jardunaldiaren egitaraua…

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko II.Jardunaldiak -Gasteiz

Arabako Abokatuen Elkargo Ohoretsuak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak jardunaldi bat antolatu dute urriaren 10 eta 11an Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, Euskal zuzenbide zibilari buruz. Jardunaldian parte hartzea doakoa da, baina aurretiaz izena eman behar da. Blogera jardunaldiaren…

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Donostian (2019)

2015. urtean ezarri zen Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu zituen bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.Oraingo honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak…

ENZNren 2019ko uztailaren 4ko ebazpena

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko uztailaren 4ko ebazpena eskaintzen da (EAO, 2019-07-27). Bertan, beste behin ere, senipartedunen bazterketari buruzko arazoak argitzen dira, batik bat senipartearen eta senipartedunen aldetik, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen barruan,…

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Donostian (2019)

2015. urtean ezarri zen Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu zituen bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.Oraingo honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak…

“Los Recursos especiales en materia de contratación Pública” jardunaldia

Joandako ekainaren 13an Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren egoitzaren areto nagusian AVD/ZEAk antolatutako kontratazio publiko arloko errekurtso bereziei buruzko jardunaldia ospatu zen. Jardunaldia AVD/ZEAko zuzendari batzordeko kide den Ignacio Javier Etxebarriak aurkeztu eta zuzendu zuen eta bertan Leire Bilbao, Getxoko Udaleko kontratazio…

“Los Recursos especiales en materia de contratación Pública” jardunaldia

Bizkaiko Abokatuen elkargo ohoretsuaren Foru zuzenbideari buruzko ikerketa taldeak, Zuzenbidearen Euskal Akademiarekin lankidetzan "Los Recursos especiales en materia de contratación Pública" izenburua duen jardunaldia antolatu du, hurrengo ostegunean, ekainak 13an, arratsaldeko 16.30etan Bilboko Abokatuen egoitzan.Jardunaldia doakoa da baina aldez aurretik…

JADO aldizkariaren 28. zenbakiaren aurkezpena

Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 28. zenbakia aurkeztu zuen pasa den barikuan, maiatzaren 31ean, Bilboko Liburu Azokako karpan (Areatzan), 2017 eta 2018 urteei dagokiena. Blog honi batzen zaizkio aurkezpenaren argazki batzuk.