Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

Azken albisteak

60/63 orrialdea · berrienetik zaharrenera

Las Ordenanzas de Bilbao como antecedente de la Codificación Mercantil en España

Forulege blogak dakartza gaur bere orrialdeetara Javier Divar irakasle jaunaren hitzak eta biografia. Bera izan zen, atzo, Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan, AVD-ZEAren ikasturte hasieraren hitzaldia eman zuena, gaia titulukoa zuela. Ekitaldiaren mahaiburuan izan ziren, besteak beste, AVD-ZEAren burua, Adrian…

PILAR LARRAONDO ANDEREA HIL DA (G.B.)

Urriaren 16an bat-batean heriotzak eraman digu Pilar Larraondo anderea (g.b.). Bera izan da Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren laguntzaile eraginkorra. Guztiok ezagutzen eta estimatzen genuen gure Pilar, azken urtetan bera izan baita Akademiaren jardunaldietan, argitalpenetan eta administrazioan aparteko eragilea…

AVD-ZEA: 2011/2012 ikasturtea irekitzeko ekitaldia

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariak eta Euskal Notario Elkargoaren dekanoak atsegin handiz gonbidetzen zaituzte honako ekitaldi honetara:2011/2012 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Ekitaldia urriaren 17an, astelehenean, izango da, arratsaldeko 19:30etan Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan (Henao kalea 8) Ikasturtea irekitzeko hitzaldia: Las Ordenanzas…

Gregorio Balparda: “El Fuero de Vizcaya en lo civil”

Gregorio Balparda (1874-1936) politikaria eta historiagileaz aparte, sona handiko legelaria izan zen, euskal zuzenbide zibila ere aztertu zuena. Berak sortu zuen eta urte luzetan burua ere izan zen Academia de Derecho y Ciencias Sociales de Bilbao delakoarena, Bilbon jardun zuena…

Adrián Celaya: “Murió Juan Vallet de Goytisolo”

Adrián Celayak, Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, gogorarazten ditu artikulu honetan Juan B. Vallet de Goytisolo (g.b.) notario eta jakintsuaren zereginak eta ezaupidea. Izan ere, Valletek hainbat ahalegin ondu zituen euskal zuzenbidearen inguruan.