Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

Azken albisteak

57/63 orrialdea · berrienetik zaharrenera

Euskal Lege Zibilaren proposamena euskaraz eta gaztelaniaz

Zuzenbidearen Euskal Akademia-Academia Vasca de Derecho delakoak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak berrikitan ondu dute Euskal Lege Zibilaren proposamena (2012-05-31). Proposamen hori eskaintzen da orain Euskal Autonomia Erkidegoaren bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gaztelaniaz. Bi testuak biltzen dira mezu…

PDF erantsia

XXXI. Uda Ikastaroak: “El futuro del parlamento”

Eusko Legebiltzarrak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroek antolatu dute mintegi bat El futuro del Parlamento izenburupean. Horren zuzendaria Josu Osés Abando, Eusko Legebiltzarraren legelaria da. Egitaraua eta hizlariak informazio honen eranskinean daude.

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko lau epai berri

Jesús Fernández de Bilbao abokatu jaunak www.forulege.com webguneari lau epai bidali dizkio, hiru Bizkaiko Probintziako Audientziarenak eta bat Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiarena; lau epai horiek Euskal Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoak dira (tronkalitatea, senipartea eta bazterketa eta oinordetza-ituna). Bidalketa horren…

Àpoca, butlletí Català d’informació notarial

Àpoca, butlletí Català d'informació notarial delakoak, Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean, 5. zenbakia argitaratu du. 5. zenbaki hau dagokio bigarren aldiari eta 2012. urteko udarena da. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak, notario-jarduerari buruzko kontuak eta…

Zigor Kode elebidunaren 3. argitaraldia (gaztelania-euskara)

Jon-Mirena Landa Gorostiza, Euskal Herriko Unibertsitatearen Zigor zuzenbideko irakasle titularrak, eta Andres Urrutia Badiola, Deustuko Unibertsitatearen irakasleak, eguneratu dute Zigor Kodearen testu elebiduna (gaztelania-euskara). Hirugarren argitaraldi honek batzen ditu lege testu horretan gertatu diren azken aldaketak. Hain zuzen ere, 2012ko…

Bizkaiko Foru Zuzenbide Zibila Aramaion

Karmel aldizkariak bere azken zenbakian (278 / 2012-2 apirila-ekaina) bi artikulu argitaratu ditu Bizkaiko Foru Zuzenbide Zibilak Arabako Aramaio herrian duen indarrari buruz. Lehen testuan, Patxi Uribarren aramaioarrak aurkezten du ibilbide horren historia eta bigarren artikuluan, Andres Urrutia legelariak laburbiltzen…

Euskal Lege Zibila: proposamen berria

Bost urte geroago, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak sakon berrikusi dute, modu bateratuan, 2007. urtean Zuzenbidearen Euskal Akademiak gizarteratu zuen Euskal Lege Zibilaren aurreproiektua. Hala egin dute Akademiaren Zuzenbide Pribatuaren batzordeak eta Abokatuen Bazkunaren Foru Zuzenbidea…

Auzitegi Gorenaren 2012ko urtarrilaren 30eko epaia

Auzitegi Gorenak deuseztatu du 1629/1991 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onetsi zuena. Are zehatzago, haren 54.8 artikulua. Epaia 2012ko urtarrilaren 30ekoa da, Auzitegi horren Hirugarren Salakoa. Gaia Aragoiko fiduziaren likidazioa da.Honekin batera ematen dira…

PDF erantsia

JADO aldizkariaren 21. zenbakia

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 21. zenbakia argitaratu du. Akademiaren bazkideek laster jasoko dute argitalpen hori. Aldizkariaren edukiak blog honetara atxikitzen den aurkibidean daude.