Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

Azken albisteak

4/63 orrialdea · berrienetik zaharrenera

PDF erantsia

ZUZENBIDE PRIBATUAREN JARDUNALDIA: “LEGE-GATAZKAK ETA LURRALDEEN ARTEKO ZUZENBIDEA”

2023ko irailaren 27an, asteazkena, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko jardunaldia egingo da Donostian, Zuzenbidearen Euskal Akademiak, IVAP erakundeak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoak antolatuta, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen, Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistratzaileen, eta Deusto Campus-en laguntzarekin.Jarduera hau Zuzenbideko Euskal Akademiaren…

AKADEMIAREN WEB-ORRIALDEA BERRIZTATU DUGU!

Post honen bitartez jakinarazten dugu Akademiaren web-orrialdea berriztatu dugula, eta bertsio berria jada ikusgai dagoela esteka honetan: http://www.avd-zea.com Web berria ahalik eta ondoen moldatzeko, zuen ekarpenak eskertuko ditugu!

Auzitegi Konstituzionalaren maiatzaren 24ko 62/2023 epaia eta oinordetza-itunen bidez eskuratutako ondasunen eskualdaketa.

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Auzitegi Konstituzionalaren, 2023ko maiatzaren 24ko, 26/2023 epaia eskaintzen da. Bertan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aplikazioa baztertzen duten arau fiskalen konstituzionaltasunari buruz hitz egiten da. Auziak aztertzen duen kasuan, izendatuak, izendatzailea bizi den bitartean, Galiziar Zuzenbidearen…

PDF erantsia

JADO aldizkariaren 31. zenbakia argitaratu da

JADO aldizkari juridikoaren 31. zenbakia argitaratu da, 2023. urteari dagokiona. Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Euskal Herriko Notarioen Elkargo Txit Prestuarekin eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuarekin bat egiten duen edizioari jarraioa ematen dio argitalpen honen bidez. Une honetatik aurrera, aldizkaria editoreen webguneetan…

PDF erantsia

“La necesaria actualización del sistema de resolución de conflictos internos de leyes” liburuaren argitalpena

Ekain honetan, Lanbideak bilduman, 17. zenbakiarekin, Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Euskal Herriko Notario Elkargoaren, Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren eta Dykinson argitaletxearen elkar-lanaren bidez, La necesaria actualización del sistema de resolución de los conflictos internos de leyes izenburudun liburua argitaratu du.Liburua, Akademiaren Zuzendaritza…

ZUZENBIDEAREN EUSKAL AKADEMIAK 20 URTE BETE DITU

2003ko ekainaren 9an, jurista talde batek, Adrian Celayaren gidaritzapean, Zuzenbidearen Euskal Akademia sortu zuen. Hogei urte geroago, Akademia bere urteurrena ospatzen ari da, Euskal Herriarekin eta zuzenbidearekin lotura duten ekitaldiak eta lanak ospatuz eta argitaratuz. Blog honetara atxikitzen dira Akademiaren…

PDF erantsia

“ESKUBIDE DIGITALAK ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK” JARDUNALDIA

Datorren asteartean, maiatzaren 2an, "Eskubide digitalak eta administrazio publikoak" jardunaldia egingo da Zuzenbidearen Euskal Akademiaren eta IVAP erakundearen antolakuntzarekin, laguntzaileak izango direla Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide fakultatea eta Deusto Campus. Ekitaldi honekin irekiko da urtean zehar egingo den Zuzenbidearen Euskal Akademiaren…