Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

Azken albisteak

29/63 orrialdea · berrienetik zaharrenera

Euskal Herriko Zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia, euskaraz

Atzo, ekainaren 15ean, Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Sabino Arana Fundazioak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Abokatu Euskaldunak eta Euskal Zuzenbidea Ikertzeko Taldea batzordeek, Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren laguntzarekin, Euskal Herriko Zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia antolatu zuten. Jardunaldia…

Euskal Zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia, euskaraz

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Sabino Arana Fundazioak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Abokatu Euskaldunak eta Euskal Zuzenbidea Ikertzeko Taldea batzordeek, Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren laguntzarekin, Euskal Zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia antolatu du ekainaren 15erako. Jardunaldia euskaraz izango…

2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoaren inguruko jardunaldia

Atzo, 2016. urteko maiatzaren 31n, Zuzenbidearen Euskal Akademiak Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbidea Ikertzeko Taldearekin elkarlanean antolatuta, 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoaren inguruko jardunaldia egin zen. Jardunaldian Ignacio Javier Etxebarria jaunak, Elixabete Etxanobe andreak, Angel Zurita jaunak…

2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoaren inguruko jardunaldia

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbidea Ikertzeko Taldearekin elkarlanean, 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoaren inguruko jardunaldia antolatu du maiatzaren 31rako. Ohargarria delakoan eta gaiaren berritasunagatik, hona blog honetan jardunaldiaren egitaraua. Sarrera doakoa izango da lekuak…

ALIND-UBIE elkartearen 25. urteurren jardunaldia: “Capacidad y Derecho Civil Vasco”

Datorren maiatzaren 25ean, arratsaldeko 7,00etan, Capacidad y Derecho Civil Vasco izenburupean Asociación para la Lucha por la Integración del Niño/a Distinto/a - Ume Berezien Integrazioaren Aldeko Elkartearen (ALIND-UBIE) 25. urteurren jardunaldia egingo da Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Ohargarria…

Gontzal Aizpurua: Euskal Zuzenbide Zibilaren aroa. 2/2015 Legea

Gontzal Aizpurua Ondaro legelari jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak eta Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Foru Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak, Bizkaiko Legelarien I. Kongresuan egin zuen Euskal Zuzenbide Zibilaren aroa. 2/2015 Legea hitzaldia argitaratu da Bizkaia Jaurerriko Abokatuen…

5/2015 Legea Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa: hutsen zuzenketa

Gaur, 2016. urteko maiatzaren 5ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 5/2015 legearen, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoaren hutsen zuzenketa argitaratu da. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko argitalpena atxikitzen da blogera. 5/2015 Legea Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa: hutsen zuzenketa