Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

Azken albisteak

27/63 orrialdea · berrienetik zaharrenera

ENZNren 2016ko urriaren 26ko ebazpena

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko urriaren 26ko ebazpena eskeintzen da. Bertan, Galiziako seniparte eta ezkontideen arteko sozietateari buruz hitz egiten da, jaraunspen zatiketa barne. ENZNren 2016ko urriaren 26ko ebazpena

“Pedro Ibarreche” Praktika Juridikorako Eskolak antolatutako jardunaldia: “Recurso de casación y extraordinario por infracción procesal en el orden civil”

Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren "Pedro Ibarreche" Praktika Juridikorako Eskolak Recurso de casación y extraordinario por infracción procesal en el orden civil izenburupean jardunaldia antolatu du. Jardunaldia abenduaren 14an Bizkaia Jaurerriko Abokatun Bazkun Ohoretsuaren Sala Azul aretoan izango da.Hizlaria izango…

Gipuzkoako Foru Aldundia: 2016ko azaroaren 14ko 4/2016 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistema Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzekoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2016eko azaroaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 219. zk., 2016ko azaroaren 14ko 4/2016 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistema Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzekoa argitaratu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. 4/2016…

2016/2017 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Asteazkenean, urriaren 26an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen, bertan jendarte zabala zegoela, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2016/2017 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Adela Asua Batarrita andreak, Konstituzio Auzitegiaren lehendakariordeak, ikasturtea irekitzeko hitzaldia egin…

Adrian Celaya jaunaren omenez egindako liburua

Eusko Legebiltzarrak, Euskal Adiskideen Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak liburu batera ekarri dituzte Adrian Celaya jaunari (†) buruz zenbait adiskidek ondutako oroitzak. Liburua urriaren 26an, arratsaldeko 7.30etan, aurkeztuko da Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan. Azala eta aurkibidea eskeintzen…

ENZNren 2016ko irailaren 29ko ebazpena

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko irailaren 29ko ebazpena eskeintzen da, auzotasun zibilari buruz eta Galiziako auzotasun zibila duten bi pertsonen arteko oinordetza itunari buruz, horren objetuak direla Galiziatik kanpo konkaturiko ondasunak.

ENZNren 2016ko 2016ko urriaren 6ko ebazpena

Euskal Zuzenbide zibilaren alorrean duen garrantzia dela eta, oraingo honetan eskeintzen da www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko urriaren 6ko ebazpena. Bertan zehazten da aurreko senideari dagozkion eskubideen eza, oinordetzaren kausatzaileak hil badira Euskal Zuzenbide zibila indarrean jarri…