Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

Azken albisteak

22/63 orrialdea · berrienetik zaharrenera

2017ko azaroaren 16ko Konstituzio Auzitegiaren Epaia, Galiziako zuzenbide zibilari buruzkoa

Konstituzio Auzitegiaren 133/2017, 2017ko azaroaren 16ko Epaiak adierazi du, Konstituzioaren aurkakoak eta deusezak direla, Galiziako Parlamentuaren 2/2006 Legea, ekainaren 14koa, Galiziako zuzenbide zibilaren 27. artikulutik 45. artikulura bitartekoak, adopzio eta autotutoretzari buruzkoak. Ohargarria delakoan, hona hemen epaia gure blogean. Sentencia…

IUSPLAZA corpusak eduki berriak eskaintzen ditu

IUSPLAZA corpus linguistiko-juridikoak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren www.iusplaza.com webgunean kokaturik dagoenak, testu juridikoen edukiak gehitu ditu. Eduki berriak barruraturik, corpusak 1.262 dokumentu eta 10.202.900 hitz kopurua ditu, jada sarean erabiltzailearen eskura daudenak. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean corpuserako esteka. IUSPLAZA…

KOOPERATIBAK: BAZKIDEEN PARTAIDETZA EKONOMIKOARI BURUZKO KONGRESUA

Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak Kongresu bat antolatu zuten Deustuko Unibertsitatean azaroaren 29an eta 30ean. Kongresuaren leloa "Bazkideen partaidetza ekonomikoaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" izan zen.Kongresuaren lehen egunean Javier Divar Garteiz-aurrecoa jaunak…

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoaren 2. aldia

2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa. Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta…

AGINDUA, 2017ko irailaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko bokalak izendatzen dituena

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak xedatzen du Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea sortzea, aholku-organo gisa, bi helburu betetzeko: Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatzea eta, zeregin horretan, Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari aholku ematea. Ohargarria delakoan…

Ricardo de Ángel Yagüez jauna, Zuzenebidearen Euskal Akademiaren Ohorezko Bazkidea

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritzak aho batez erabaki zuen atzoko bilkuran Ricardo de Ángel Yagüez jauna, Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko Katedradun emeritua eta legelari ospetsua, Akademiaren Ohorezko Bazkide izendatzea. Izendapen honen agiriak emango zaizkio ospakizun berezi batean, hurrengo hilabeteetan, aldez aurretik…

Kooperatiben jardunaldia: “Bazkideen partaidetza ekonomikoaren printzipioa”

Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak Kongresu bat antolatuko dute azaroaren 29 eta 30ean. Kongresuaren leloa "Bazkideen partaidetza ekonomikoaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" da eta Deustuko Unibertsitatean egingo da. Kongresura etortzea doakoa da,…

ENZNren 2017ko urriaren 4ko ebazpena

Ohargarria delakoan, www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko urriaren 4ko ebazpena eskaintzen da, hain zuzen ere, aste honetan argitaratu dena (EAO, 2017-10-30). Bertan, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen indarraldian irekitako jarauntsietan, kontulari-banatzailearen zereginak zehazten dira, oinordetzaren esleipenari…

2017/2018 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Asteazkenean, urriaren 25ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen, bertan jendarte zabala zegoela, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2017/2018 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Josu Erkoreka…