Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

Azken albisteak

11/63 orrialdea · berrienetik zaharrenera

Legelari gazteentzako “Adrián Celaya Ibarra” Seigarren Saria. Deialdia eta oinarriak

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak legelari gazteentzako euskal zuzenbide publikoaren eta euskal zuzenbide pribatuaren arloko “Adrian Celaya Ibarra” Seigarren Sariaren deialdia egitea erabaki du. Belaunaldi berriengan Zuzenbidearen jarduna sustatzea du helburu sari horrek. Sariaren oinarriak barruratzen dira blog honetan.

Euskal Zuzenbidearen akademiaren kideak “Egiunea” aldizkariaren 9.zenbakian

Blog honetan eskeintzen da Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, Andres Urrutia jaun notarioak idatzi dituen "El Notariado Vasco y el Gobierno de Euzkadi" artikulua eta "4 horas" liburuaren kronika. Aldi berean, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kide den Alkain Oribe andereak idatzitako…

Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko azaroaren 19ko 179/2019 Dekretua aztertzeko jardunaldia.

Jardunaldiaren gaia Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko azaroaren 19ko 179/2019 Dekretua aztertzea izango da. Ekitaldi honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak arlo publikoaren eremuan lan egiten du, hain zuzen toki-erakundeetan, hau da, hiritarrek hurbilago duten administrazioan.Dekretua Euskadiko…

2020ko uztailaren 23ko Auzitegi Gorenaren epaiaren inguruko iruzkina

Alargunaren gozamenaren kommutazioa, ondasunen trukatze bezala hartzen da zergari dagokionez Kataluniako zuzenbidea aplikagarri zaien jarauntsietan?Javier Muguruza jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Zuzendaritza kideak, 2020ko uztailaren 23ko Auzitegi Gorenaren epaiaren gaineko gogoeta egiten du. Auzitegi Gorenaren epai horretan Kataluniako Zuzenbidea aplikatzen zaien…