Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2019ko albisteak

29 albiste · 1/3 orrialdea · berrienetik zaharrenera

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege.bloga eta Iusplaza.bloga egiten ditugunok gabon zoriontsuak eta 2020. urte on bat opa dizkizuegu blogen berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.

Unean bertan egindako oinordetza ituna. Tributuen Zuzendaritza Orokorraren kontsulta loteslea

Tributuen Zuzendaritza Orokorrak kontsulta lotesle bati erantzun loteslea eman dio, unean bertan egindako oinordetza itunen fiskalitatea zehaztuz, Zuzenbide zibil galiziarraren esparruan. Guztion interesekoa izango delakoan, hona hemen horren inguruko azalpena, eta gai honi dagokionez dokumenturik esanguratsuenak.Kontsulta Ebazpena Ondorioak Auzitegi Gorenaren…

2020. urteko Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Bilbon

2015. urtean ezarri zen Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu zituen bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Hortaz, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.Oraingo honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta…

Legelari gazteentzako IV. “Adrián Celaya” Sarien banaketa ekitaldia

Azaroaren 5ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2019/2020 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen.Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako IV. "Adrian Celaya" Sarien banaketa ekitaldia egin zen. Epaimahaikoen ebazpena irakurri zuen Alkain Oribe andreak, Zuzenbidearen Euskal…

2019/2020 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Asteartean, azaroaren 5ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Bilbo, Henao kaleko 8. zk.) Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2019/2020 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles…

6/2019 Legea, azaroaren 23koa, zentzumen desgaitasuna duten pertsonen berdintasun eskubide eta diskriminazio eza bermatzen duena, eta Kataluniako Kode zibilaren laugarren liburua, oinordetzari dagokiona, eraldatzen duena.

Kataluniako Parlamentuak 6/2019 Legea, azaroaren 23koa argitaratu du, zentzumen desgaitasuna duten pertsonen berdintasun eskubide eta diskriminazio eza bermatzen duena, eta Kataluniako Kode zibilaren laugarren liburua, oinordetzari dagokiona, eraldatzen duena. Testua Estatuko Aldizkari Ofizialaren 264. zenbakian argitaratu da, 2019ko azaroaren 2an.…

ENZNren 2019ko abuztuaren 9ko ebazpena

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko abuztuaren 9ko ebazpena ematen da ezagutzera (EAO, 2019-08-09). Bertan, ezkontza deuseztasun, banantze edo dibortzio kasuetan ezkontide ohiaren alde egindako testamentu xedapenen baliotasunari buruzko arazoak argitzen dira Euskal zuzenbide zibilari buruzko…

PDF erantsia

KONGRESUA: KOOPERATIBEN HEZIKETA, TREBAKUNTZA ETA INFORMAZIOAREN PRINTZIPIOA

Azaroaren 13 eta 14an Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean Kooperatiben heziketa, trebakuntza eta informazioaren printzipioari buruzko Kongresua ospatuko da, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak antolatuta. Aurreko urteetako ibilbide arrakastatsuari ekinez, ACIren arabera kooperatiben bosgarren printzipioari…

PDF erantsia

AVD-ZEA: 2019/2020 ikasturtea irekitzeko ekitaldia

Zuzenbidearen Euskal Akademiak azaroaren 5ean izango du bere 2019/2020 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Victoria Ortega Benito andreak, Abokatuen Kontseilu Orokorreko presidenteak, emango du "El tratamiento normativo de los Colegios profesionales" izenburuarekin. Ikasturtea irekitzeko…