KONGRESUA: KOOPERATIBEN HEZIKETA, TREBAKUNTZA ETA INFORMAZIOAREN PRINTZIPIOA

Gaztelaniaz

Azaroaren 13 eta 14an Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean Kooperatiben heziketa, trebakuntza eta informazioaren printzipioari buruzko Kongresua ospatuko da, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak antolatuta.

Aurreko urteetako ibilbide arrakastatsuari ekinez, ACIren arabera kooperatiben bosgarren printzipioari buruzko Kongresua ospatuko da, hots, heziketa, trebakuntza eta informazioaren printzipioari buruzkoa, printzipio horren aplikazio zehatza aztertzeko. Printzipio horren aplikazio akastuna aipatu izan da azken urteotan Euskadiko kooperatiba garrantzitsuenetako batzuek jasan duten porrot traumatikoa azaldu nahian. Bi jardunaldietan zehar, printzipio honen aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak jorratuko dira.

2019ko albiste gehiago

2019ko albisteak ›