Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2016ko albisteak

65 albiste · 2/7 orrialdea · berrienetik zaharrenera

Adrian Celaya jaunaren omenez egindako liburua

Eusko Legebiltzarrak, Euskal Adiskideen Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak liburu batera ekarri dituzte Adrian Celaya jaunari (†) buruz zenbait adiskidek ondutako oroitzak. Liburua urriaren 26an, arratsaldeko 7.30etan, aurkeztuko da Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan. Azala eta aurkibidea eskeintzen…

ENZNren 2016ko irailaren 29ko ebazpena

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko irailaren 29ko ebazpena eskeintzen da, auzotasun zibilari buruz eta Galiziako auzotasun zibila duten bi pertsonen arteko oinordetza itunari buruz, horren objetuak direla Galiziatik kanpo konkaturiko ondasunak.

ENZNren 2016ko 2016ko urriaren 6ko ebazpena

Euskal Zuzenbide zibilaren alorrean duen garrantzia dela eta, oraingo honetan eskeintzen da www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko urriaren 6ko ebazpena. Bertan zehazten da aurreko senideari dagozkion eskubideen eza, oinordetzaren kausatzaileak hil badira Euskal Zuzenbide zibila indarrean jarri…

AVD-ZEA: 2016/2017 ikasturtea irekitzeko ekitaldia

Zuzenbidearen Euskal Akademiak urriaren 26an izango du bere 2016/2017 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Adela Asua Batarrita andreak, Konstituzio Auzitegiaren lehendakariordeak egingo du. Ekitaldiaren egitaraua batzen da blog honetara. Etortzekoa bazara, mesedez hori baiezta…

PDF erantsia

www.iusplaza.com webgunea “Administrazioa Euskaraz” aldizkarian

Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 94. zenbakian, 2016. urteko urrikoan, Andres Urrutia jaunaren, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruaren, “Iusplaza webgunea, zuzenbidea euskaraz lantzeko esparru berria” artikulua argitaratu da. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.

PDF erantsia

“Atxikimendu askea eta irekiaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak” kongresua

Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak Kongresu bat antolatuko dute azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean. Kongresuaren leloa "Atxikimendu askea eta irekiaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" da eta Deustuko Unibertsitatean egingo da. Ikertzaileei deia…

Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatuko duen Batzorde berriaren osaketa, eginkizunak eta funtzionamendua onartu ditu Jaurlaritzak

Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea kide anitzeko kontsulta-organoa da eta arlo horretan ikertu, ebaluatu eta aholkularitza-lana egingo du Legebiltzarrarentzat nahiz Eusko Jaurlaritzarentzat. Euskal Zuzenbide zibilaren eremuan diharduten hogeita hamarren bat adituk, instantzia profesional, erakundeetako eta akademikoen ordezkariek, osatuko dute eta ez…

“Vecindad civil vasca y residencia habitual” izeneko mahai-ingurura

Euskal Zuzenbide Zibileko Aditu programa datorren urriaren 5ean hasiko da. Hori dela eta, “Vecindad civil vasca y residencia habitual” izeneko mahai-ingurura gonbidatu nahi zaitugu. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle guztiok euskal auzotasun zibila izatearren arlo zibilean eta zerga arloan ditugun eskubideei…

Titulu berria: Euskal zuzenbide zibilari buruzko Aditua

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Deustuiko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatearekin batera, Euskal Zuzenbide Zibileko Aditu titulu berria jarri du abian.Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legea eta beste lege batzuk –garrantzi gutxiago ez dutenak, besteak beste, izatezko bikoteei buruzko legea edo apurketa…