Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatuko duen Batzorde berriaren osaketa, eginkizunak eta funtzionamendua onartu ditu Jaurlaritzak

Gaztelaniaz

Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea kide anitzeko kontsulta-organoa da eta arlo horretan ikertu, ebaluatu eta aholkularitza-lana egingo du Legebiltzarrarentzat nahiz Eusko Jaurlaritzarentzat.

Euskal Zuzenbide zibilaren eremuan diharduten hogeita hamarren bat adituk, instantzia profesional, erakundeetako eta akademikoen ordezkariek, osatuko dute eta ez dute ordainsaririk jasoko.

Batzordearen beste eginkizunetako bat euskararen erabilera sustatzea izango da, euskal zuzenbide zibilaren adierazpen-hizkuntza moduan.

Informazio gehiago: www.euskadi.eus

2016ko albiste gehiago

2016ko albisteak ›