Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2021ko albisteak

56 albiste · 6/6 orrialdea · berrienetik zaharrenera

Notarioak eta hizkuntza ofizialak

Blog honetan eskeintzen da Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, Andres Urrutia jaun notarioak idatzi duen "Notariado y lenguas oficiales" artikulua. Artikulu hori Egiunea aldizkariaren 8.zenbakian agertu da, Euskal Herriko Notario Elkargoaren eskutik.

Mitxel Unzueta eta Euskal Zuzenbide Zibila

Andres Urrutia Badiola, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariak, Mitxel Unzueta Uzcanga euskal juristaren hilberri txostena eskaintzen digu. Bertan azpimarratzen dira Euskal Zuzenbide Zibilaren alorrean Unzuetak egindako ekarpen esanguratsuak. Deia egunkarian agertu zen 2021.urteko urtarrilaren 14an.

Carlos Suarez Gonzalezen hilberri txostena

Nazario Oleaga Paramo, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariordeak, Carlos Suarez Gonzalezen hilberri txostena eskaintzen digu. Carlos Suarez Gonzalez, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kide izan zen akademiaren sorreratik.

Alegría Borrás i Rodriguez irakaslearen hilberri txostena

Borja Iriarte Angel, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko magistratuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak Alegria Borrás i Rodriguez irakaslearen hilberri txostena eskaintzen digu.Alegría Borras i Rodriguez irakasleak Euskal Zuzenbide Zibilaren inguruko hainbat ekitalditan parte hartu zuen.