Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2021ko albisteak

56 albiste · 5/6 orrialdea · berrienetik zaharrenera

Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko azaroaren 19ko 179/2019 Dekretua aztertzeko jardunaldia.

Jardunaldiaren gaia Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko azaroaren 19ko 179/2019 Dekretua aztertzea izango da. Ekitaldi honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak arlo publikoaren eremuan lan egiten du, hain zuzen toki-erakundeetan, hau da, hiritarrek hurbilago duten administrazioan.Dekretua Euskadiko…

2020ko uztailaren 23ko Auzitegi Gorenaren epaiaren inguruko iruzkina

Alargunaren gozamenaren kommutazioa, ondasunen trukatze bezala hartzen da zergari dagokionez Kataluniako zuzenbidea aplikagarri zaien jarauntsietan?Javier Muguruza jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Zuzendaritza kideak, 2020ko uztailaren 23ko Auzitegi Gorenaren epaiaren gaineko gogoeta egiten du. Auzitegi Gorenaren epai horretan Kataluniako Zuzenbidea aplikatzen zaien…

2021eko urtarrilaren 26ko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 4. Salako Epaiari buruzko iruzkina (1583/2020 ERREK. ZK.)

Javier Arrieta Idiakez jaunak, Deustuko Unibertsitatearen irakasleak, eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, bere gogoeta eskeintzen digu, jarraiko gaiaren inguruan: deusez moduan kalifikatutako kaleratzea, 9/2020 Errege Lege-dekretuaren 9.2 artikuluak ezarritakoa hausteagatik. Sarrera honetan iruzkina egingo zaio, 2021eko urtarrilaren 26ko Euskal…

Ricardo de Ángel Yágüez jaunaren, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Ohorezko Bazkidearen, “Otras cosas de ayer y de hoy” liburuaren argitalpena.

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Thomson Reuters Aranzadi eta Informa Consulting bulegoaren kolaborazioarekin laster aurkeztuko du Ricardo de Ángel Yágüez jaunak, Deustuko Unibertsitateko bere ikasle ohiei bidalitako eskutitzak jasotzen dituen bigarren liburukia. Liburukiak Zuzenbidearen Euskal Akademiak argitaratzen duen Abeurrea Bildumaren 15. zenbakia…

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko online ikastaro praktikoa (2021)

2015. urtean ezarri zen Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu zituen bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Hortaz, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.Oraingo honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Bizkaiko…

“Familia eta oinordetza zuzenbidea” argitaraldi berria

Andres M. Urrutia Badiola jaunak, AVD-ZEAren buruak, notarioa eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko irakasleak berrikitan argitaratu du goian aipaturiko liburuaren hirugarren argitaraldia. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein…

“Ondareari buruzko zuzenbide berezia” argitaraldi berria

Andres M. Urrutia Badiola jaunak, AVD-ZEAren buruak, notarioa eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko irakasleak berrikitan argitaratu du goian aipaturiko libururen hirugarren argitaraldia. Argitalpen berri honen hartzaileak unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak dira eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein…

IUSPLAZA corpusak eduki berriak eskaintzen ditu

IUSPLAZA corpus linguistiko-juridikoak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren www.iusplaza.com webgunean kokaturik dagoenak, testu juridikoen edukiak gehitu ditu. Eduki berriak barruraturik, corpusak 1505 dokumentu eta 12.545.740 hitz kopuru ditu, jada sarean erabiltzailearen eskura daudenak. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean corpuserako esteka.

“Dominique Dufau: notario euskaltzalea eta eragilea”

Blog honetan eskeintzen da Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, Andres Urrutia jaun notarioak idatzi duen "Dominique Dufau: notario euskaltzalea eta eragilea" artikulua, euskaraz zein gaztelaniaz. Artikulu hori Egiunea aldizkariaren 8.zenbakian agertu da, Euskal Herriko Notario Elkargoaren eskutik.