Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2020ko albisteak

27 albiste · 2/3 orrialdea · berrienetik zaharrenera

“Clasicos de Derecho Vasco” bilduma sarean eskuragarri

Zuzenbidearen Euskal Akademiak "Clasicos de Derecho Vasco" bilduma osatzen duten bederatzi liburukiak eta horien atariko ikerketak digitalizatu ditu irakurleek sarean eskuragarri izan ditzaten. Chalbaud, Jado, Solano, De la Plaza, Navajas eta beste autore batzuen obrak dira hain zuzen ere, bilduma…

5/2015 legearen Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa, 5.urteurrena

Bihar, 2020ko urriaren 3a, larunbata, bost urte beteko dira 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa indarrean sartu zela. Hortaz, Zuzenbidearen Euskal Akademiak hainbat ekitaldi antolatuko ditu urria eta azaroa bitartean.

PDF erantsia

2020ko ekainaren 6ko, Zergen Zuzendaritza Nagusiaren kontsulta loteslea

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Zergen Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko ekainaren 6ko kontsulta loteslea eskaintzen da. Kontsulta horretan, Zuzendaritza Nagusiak unean bertan ondasunak eskualdatzeko oinordetza itunen tributazioa mortis causa eskualdaketekin parekatzen du. Horrekin batera Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kide diren Javier Garcia Ross…

Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko ekainaren 12ko ebazpena irabazpidezko ezkontza erregimenari buruzkoa

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena (2020-06-12) eskaintzen da. Ebazpen honetan irabazpidezko sozietatearen erregimenean ezkonduta egonik ezkontideetako batek ondasun bat modu pribatiboan jasotzeko egin beharreko aldarrikapena aztertzen da. Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoaren Zuzendaritza…

Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena (2020-07-02) eskaintzen da. Ebazpen honetan komisarioak bere buruari adjudikatzen dizkio hildakoaren jarauntsiko ondasun guztiak senipartedunen parte hartzerik gabe. Hortaz, oinordekoen senipartearen izaera juridikoa eztabaidatzen da Euskal Zuzenbide zibilaren…

179/2019 Dekretua, Azaroaren 19koa, Euskadiko Toki-Erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko iruzkina

Ignacio Javier Etxebarria Etxeita jaunak, Getxoko Udaletxeko Idazkari Nagusiak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, 179/2019 Dekretua, Azaroaren 19koa, Euskadiko Toki-Erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko artikulua idatzi du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.

Legelari gazteentzako “Adrián Celaya Ibarra” Bosgarren Saria. Deialdia eta oinarriak

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak legelari gazteentzako euskal zuzenbide publikoaren eta euskal zuzenbide pribatuaren arloko “Adrian Celaya Ibarra” Bosgarren Sariaren deialdia egitea erabaki du. Belaunaldi berriengan Zuzenbidearen jarduna sustatzea du helburu sari horrek. Sariaren oinarriak barruratzen dira blog honetan.

Formularioak atala berritu du www.forulege.com webguneak

5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa legea indarrean sartu eta Praxis de Derecho Civil Vasco liburua argitaratu ondoren, www.forulege.com webguneak bere Formularioak atala berritu du gaur egungo egoerara egokitzeko.Momentuz formularioak gaztelerazko bertsioan soilik ikus daitezke, aldiz euskerazko bertsioan…