Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2018ko albisteak

29 albiste · 1/3 orrialdea · berrienetik zaharrenera

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege.bloga eta Iusplaza.bloga egiten dugunok gabon zoriontsuak eta 2019. urte on bat opa dizkizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.

Jardunaldia: “Enpresek eta administrazio publikoek nola lagun dezaketen norberaren, familiako eta laneko bizitza uztartzen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eragingarria izan dadin, ardurakidetasuna oinarri”

Deustuko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren irakasle titular eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako Zuzendaritza Batzako kide den Francisco Javier Arrieta Idiakezek "Enpresek eta administrazio publikoek nola lagun dezaketen norberaren, familiako eta laneko bizitza uztartzen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eragingarria izan…

IUSPLAZA corpusak eduki berriak eskaintzen ditu

IUSPLAZA corpus linguistiko-juridikoak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren www.iusplaza.com webgunean kokaturik dagoenak, testu juridikoen edukiak gehitu ditu. Eduki berriak barruraturik, corpusak 1.395 dokumentu eta 11.640.996 hitz kopurua ditu, jada sarean erabiltzailearen eskura daudenak. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean corpuserako esteka. IUSPLAZA…

Jardunaldia: “Enpresek eta administrazio publikoek nola lagun dezaketen norberaren, familiako eta laneko bizitza uztartzen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eragingarria izan dadin, ardurakidetasuna oinarri”

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, jardunaldi bat antolatu dute abenduaren 18an. Jardunaldiaren leloa "Enpresek eta administrazio publikoek nola lagun dezaketen norberaren, familiako eta laneko bizitza uztartzen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eragingarria izan dadin,…

2019. urteko ikastaroa, Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Bilbon

2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.Oraingo honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak…

Legelari gazteentzako III. “Adrián Celaya” Sarien banaketa ekitaldia

Ostegunean, urriaren 18ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2018/2019 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen.Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako III. "Adrián Celaya" Sarien banaketa ekitaldia egin zen. Epaimahaikoen ebazpena irakurri zuen Alkain Oribe andreak, Zuzenbidearen…

2018/2019 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Ostegunean, urriaren 18ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Bilbo, Henao kaleko 8. zk.) egin zen, bertan jendarte zabala zegoela, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2018/2019 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Josu…

AVD-ZEA: 2018/2019 ikasturtea irekitzeko ekitaldia

Zuzenbidearen Euskal Akademiak urriaren 18an izango du bere 2018/2019 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Encarnación Roca Trías andreak, Konstituzio Auzitegiko magistratuak, emango du "Familia y derechos fundamentales" izenburuarekin. Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako…