Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2017ko albisteak

48 albiste · 3/5 orrialdea · berrienetik zaharrenera

Euskal zuzenbide zibilaren Familia harremanei buruzko 7/2015 Legearen 11.3, 4 eta 5 artikuluen gainean jarritako konstituzio-kontrakotasun arazoa

Konstituzio Auzitegiak tramitera onartu du Euskal zuzenbide zibilaren gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzko 7/2015 Legearen 11.3, 4 eta 5 artikuluen gainean jarritako konstituzio-kontrakotasun arazoa, 2764-2017 zenbakiarekin. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean onarpen hori, aipatutako seigarren liburuarekin…

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa

2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa. Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta…

Ricardo de Ángel irakasle katedradun emerituarentzako omenaldi ekitaldia

2017. urteko uztailaren 7an, Deustuko Unibertsiatatearen CRAI eraikineko Ellacuria Aretoan egin zen Ricardo de Ángel irakasle katedradun emerituarentzako omenaldi ekitaldia. Bertan parte hartu zuten eragile juridiko zenbaitzuk, irakaskuntza arlotik zein zuzenbide jardueraren esparrutik. Izan ere, Ricardo de Ángel legelari belaunaldi…

10/2017 Legea, modu digitalean adierazitako borondateari buruzkoa eta Kataluniako Kode zibilaren bigarren eta laugarren liburuak eraldatzen dituena argitaratu da

Kataluniako Parlamentuak onetsi du 10/2017 Legea, modu digitalean adierazitako borondateei buruzkoa eta Kataluniako Kode zibilaren bigarren eta laugarren liburuak eraldatzen dituena. Testua Estatuko Aldizkari Ofizialaren 173. zenbakian argitaratu da, 2017ko uztailaren 21ean. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. 10/2017 Legea

ENZNren 2017ko uztailaren 12ko ebazpena

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko uztailaren 12ko ebazpena eskeintzen da, hain zuzen ere, gaur argitaratu dena (EAO, 2017-07-27). Bertan, senipartedunen bazterketari buruzko arazoak argitzen dira, batik bat seniparte hertsiaren aldetik, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015…