GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON
Forulege.bloga egiten dugunok gabon zoriontsuak eta 2018. urte on bat opa dizkizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.
48 albiste · 1/5 orrialdea · berrienetik zaharrenera
Forulege.bloga egiten dugunok gabon zoriontsuak eta 2018. urte on bat opa dizkizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.
Konstituzio Auzitegiaren 133/2017, 2017ko azaroaren 16ko Epaiak adierazi du, Konstituzioaren aurkakoak eta deusezak direla, Galiziako Parlamentuaren 2/2006 Legea, ekainaren 14koa, Galiziako zuzenbide zibilaren 27. artikulutik 45. artikulura bitartekoak, adopzio eta autotutoretzari buruzkoak. Ohargarria delakoan, hona hemen epaia gure blogean. Sentencia…
IUSPLAZA corpus linguistiko-juridikoak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren www.iusplaza.com webgunean kokaturik dagoenak, testu juridikoen edukiak gehitu ditu. Eduki berriak barruraturik, corpusak 1.262 dokumentu eta 10.202.900 hitz kopurua ditu, jada sarean erabiltzailearen eskura daudenak. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean corpuserako esteka. IUSPLAZA…
Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak Kongresu bat antolatu zuten Deustuko Unibertsitatean azaroaren 29an eta 30ean. Kongresuaren leloa "Bazkideen partaidetza ekonomikoaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" izan zen.Kongresuaren lehen egunean Javier Divar Garteiz-aurrecoa jaunak…

2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa. Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta…
Konstituzio Auzitegiak, 2017. urteko urriaren 3ko 131/2017 autoaren bitartez, jaso du indarraldiaren etenaldia, Kataluniako Kode zibilaren seigarren liburuaren aurka Madrilgo Gobernuaren presidenteak aurkeztutako konstituzio-kontrakotasun helegitean. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean auto hori. AUTO
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak xedatzen du Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea sortzea, aholku-organo gisa, bi helburu betetzeko: Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatzea eta, zeregin horretan, Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari aholku ematea. Ohargarria delakoan…
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritzak aho batez erabaki zuen atzoko bilkuran Ricardo de Ángel Yagüez jauna, Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko Katedradun emeritua eta legelari ospetsua, Akademiaren Ohorezko Bazkide izendatzea. Izendapen honen agiriak emango zaizkio ospakizun berezi batean, hurrengo hilabeteetan, aldez aurretik…

Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak Kongresu bat antolatuko dute azaroaren 29 eta 30ean. Kongresuaren leloa "Bazkideen partaidetza ekonomikoaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" da eta Deustuko Unibertsitatean egingo da. Kongresura etortzea doakoa da,…
Ohargarria delakoan, www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko urriaren 4ko ebazpena eskaintzen da, hain zuzen ere, aste honetan argitaratu dena (EAO, 2017-10-30). Bertan, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen indarraldian irekitako jarauntsietan, kontulari-banatzailearen zereginak zehazten dira, oinordetzaren esleipenari…