Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2016ko albisteak

65 albiste · 7/7 orrialdea · berrienetik zaharrenera

Lanbideak Bildumaren 5. zenbakia: La Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco. Comentarios breves, texto de la ley, antecedentes legislativos y formulario notarial

Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Dykinson Argitaletxeak Lanbideak Bildumaren 5. zenbakia argitaratu dute. Liburua Andres M. Urrutia Badiola jaunaren zuzendaritzapean egin da, jardule juridiko batzuen parte-hartzearekin. Horren izenburua La Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco. Comentarios breves,…

Bilaketa atala berritu du www.forulege.com webguneak

5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa legea indarrean sartu ondoren, www.forulege.com webguneak bere Bilaketa atala berritu du egungo egoerara egokitzeko. Horretarako, 2/2003 Legea, maiatzaren 7koa, Izatezko Bikoteak arautzekoa, 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa eta 7/2015…

Erakusketa: “Euskal zuzenbide zibila: iragana, oraina, geroa”

Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldeak “Euskal zuzenbide zibila: iragana, oraina, geroa” erakusketa irekiko dute Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoan.Erakusketak 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko erakustoki berri…

José-Miguel Gorostiza: Nafarroako Zuzenbide Zibilaren kodifikazioruntz Sinposioa

José-Miguel Gorostiza Vicente legelari jaunak, Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldearen arduradunak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, urtarrilaren 11n eta 12an Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako Parlamentuak eta Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioak antolatuta,…

“Testamentuzko oinordetza eta oinordetza-itunak 5/2015 Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen arabera” – Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko XIV. Jardunaldi Praktikoa

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldeak, Eusko Legebiltzarrak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak urtarrilaren 28an izango dute Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoa, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Oraingoan, “Testamentuzko oinordetza eta…