Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2016ko albisteak

65 albiste · 6/7 orrialdea · berrienetik zaharrenera

Euskal zuzenbide zibila “Administrazioa Euskaraz” aldizkarian

Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 91. zenbakian, 2016. urteko urtarrilekoan, Maite Orue kazetariaren “Euskal Zuzenbide Zibil berria: Berdintasuna irizpide” erreportaia eta Josu Oses Abando jaunari, Eusko Legebiltzarreko legelariari, egindako elkarrizketa argitaratu dira. Bi-biak, euskal zuzenbide zibilari buruzkoak.Ohargarria direlakoan, hona hemen gure blogean.

Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 257/2016 Foru Agindua: oker zuzenketa

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur, otsailaren 17ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 32. zk., 257/2016 Foru Aginduaren oker-zuzenketa argitaratu du. Foru agindu horren bidez arautzen da administrazio-prozedura, Bizkaiko Lurralde Historikoko forudunen testamenturik gabeko oinordeko Bizkaiko Foru Aldundia dela adierazteko, betiere pertsona horiek hil…

Bizkaiko Foru Aldundia: Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 257/2016 Foru Agindua

Bizkaiko Foru Aldundiak otsailaren 8ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 25. zk., Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren, 257/2016 Foru Agindua, otsailaren 2koa, argitaratu zuen; beraren bidez arautzen da administrazio-prozedura, Bizkaiko Lurralde Historikoko forudunen testamenturik gabeko oinordeko Bizkaiko Foru Aldundia dela adierazteko, betiere…

José Javier García Ross: Algunas consecuencias de la aprobación de la Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco, en el Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas

José Javier García Ross jaunak, Deustuko Unibertsitatearen irakasleak, abokatuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren idazkariak, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoaren Fiskalitatea eta Euskal Zuzenbide Zibila mahai inguruan parte hartu zuen Algunas consecuencias de la aprobación de la Ley 5/2015,…

“Euskara Foru Aldundien ibilbidean” jardunaldia

Sabino Arana Fundazioak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskaltzaindiak datorren otsailaren 19an, ostiralean, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan izango den Euskara Foru Aldundien ibilbidean jardunaldira gonbidatzen zaituzte. Gonbidapen eskutitza eta egitaraua batzen dira blog honetara.Aldi bereko itzulpena egongo da. Antolamendu eta leku…

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoa. Testamentuzko oinordetza eta oinordetza-itunak 5/2015 Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen arabera

Pasa den urtarrilaren 28an, arrakasta handiz egin zen Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoa. Testamentuzko oinordetza eta oinordetza-itunak 5/2015 Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen arabera. Datozen egunetan erakutsiko ditugu bertan azaldu ziren gaiak. Aurrerapen gisa, jardunaldiko argazki batzuk gehitzen…

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioa, honako lege honen arlokoa: 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa

2016. urteko urtarrilaren 25ean argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean, 21. zk, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 15. zk, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioa, honako lege honen arlokoa: 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide…