Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2016ko albisteak

65 albiste · 3/7 orrialdea · berrienetik zaharrenera

Jose Luis Etxeberria Monasterio: STC sobre la Ley Orgánica 1/2010, de 19 de febrero: el denominado “conflicto en defensa de la autonomía foral”

Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridikoaren zerbitzu-buruak, ohar honetan gogoeta egiten du berrikitan Auzitegi Konstituzionalak argitaratu duen epaiaren inguruan, 2016ko ekainaren 23an, foru autonomiaren inguruan. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean epaiaren testuarekin batera. STC sobre…

José-Miguel Gorostiza: “Tronkalitatea Bizkaia, Aramaio eta Laudion”

José-Miguel Gorostiza Vicente legelari jaunak, Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldearen arduradunak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, ekainaren 15ean Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan egin zen jardunaldian parte hartu zuen, hizlari moduan, haren hitzaldia…

Euskal Herriko Zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia, euskaraz

Atzo, ekainaren 15ean, Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Sabino Arana Fundazioak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Abokatu Euskaldunak eta Euskal Zuzenbidea Ikertzeko Taldea batzordeek, Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren laguntzarekin, Euskal Herriko Zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia antolatu zuten. Jardunaldia…

Euskal Zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia, euskaraz

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Sabino Arana Fundazioak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Abokatu Euskaldunak eta Euskal Zuzenbidea Ikertzeko Taldea batzordeek, Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren laguntzarekin, Euskal Zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia antolatu du ekainaren 15erako. Jardunaldia euskaraz izango…

2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoaren inguruko jardunaldia

Atzo, 2016. urteko maiatzaren 31n, Zuzenbidearen Euskal Akademiak Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbidea Ikertzeko Taldearekin elkarlanean antolatuta, 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoaren inguruko jardunaldia egin zen. Jardunaldian Ignacio Javier Etxebarria jaunak, Elixabete Etxanobe andreak, Angel Zurita jaunak…

2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoaren inguruko jardunaldia

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbidea Ikertzeko Taldearekin elkarlanean, 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoaren inguruko jardunaldia antolatu du maiatzaren 31rako. Ohargarria delakoan eta gaiaren berritasunagatik, hona blog honetan jardunaldiaren egitaraua. Sarrera doakoa izango da lekuak…

ALIND-UBIE elkartearen 25. urteurren jardunaldia: “Capacidad y Derecho Civil Vasco”

Datorren maiatzaren 25ean, arratsaldeko 7,00etan, Capacidad y Derecho Civil Vasco izenburupean Asociación para la Lucha por la Integración del Niño/a Distinto/a - Ume Berezien Integrazioaren Aldeko Elkartearen (ALIND-UBIE) 25. urteurren jardunaldia egingo da Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Ohargarria…