GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON
Forulege.bloga egiten dugunok gabon zoriontsuak eta 2017. urte on bat opa dizkizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.
65 albiste · 1/7 orrialdea · berrienetik zaharrenera
Forulege.bloga egiten dugunok gabon zoriontsuak eta 2017. urte on bat opa dizkizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.
Alberto Atxabak jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren gobernu-batzordeko kideak, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatu zuten kongresuaren kronika eskaintzen digu. Kongresuaren leloa "Atxikimendu askea eta irekiaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" izan zen. Ohargarria…

Àpoca, butlletí Català d'informació notarial delakoak, Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean, 12. zenbakia argitaratu du. 12. zenbaki hau dagokio bigarren aldiari eta 2016. urteko udarena da. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak, notario-jarduerari buruzko kontuak eta…
Nieves Paramio Junquera andreak, abokatuak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak, Asociación Española de Abogados de Familia elkartearen Bizkaiko ordezkaritzak antolatutako jardunaldietan parte hartu zuen La liquidación del régimen de comunicación…

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko urriaren 26ko ebazpena eskeintzen da. Bertan, Galiziako seniparte eta ezkontideen arteko sozietateari buruz hitz egiten da, jaraunspen zatiketa barne. ENZNren 2016ko urriaren 26ko ebazpena
Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren "Pedro Ibarreche" Praktika Juridikorako Eskolak Recurso de casación y extraordinario por infracción procesal en el orden civil izenburupean jardunaldia antolatu du. Jardunaldia abenduaren 14an Bizkaia Jaurerriko Abokatun Bazkun Ohoretsuaren Sala Azul aretoan izango da.Hizlaria izango…
Andres Urrutia Badiola jaunak, notarioak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, Nota breve sobre Capacidad y Derecho Civil Vasco artikulua eskaintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.

Jesús Fernández de Bilbao legelariak, Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko legean alargunaren biztantzeko eskubideari buruzko testu bat landu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2016eko azaroaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 219. zk., 2016ko azaroaren 14ko 4/2016 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistema Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzekoa argitaratu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. 4/2016…
Asteazkenean, urriaren 26an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen, bertan jendarte zabala zegoela, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2016/2017 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Adela Asua Batarrita andreak, Konstituzio Auzitegiaren lehendakariordeak, ikasturtea irekitzeko hitzaldia egin…
