Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2014ko albisteak

67 albiste · 7/7 orrialdea · berrienetik zaharrenera

PDF erantsia

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan emandako berrikuntzak Bizkaiko Lurralde Historikoan

Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 2013ko abenduaren 13an, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga aldatzen duen abenduaren 5eko 10/2013 Foru Araua argitaratu da. Foru Arau honek modu esanguratsuan eragingo du 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera emandako oinordetzetan.Esanguratsua delakoan Foru Arauaren testua euskaraz…

PDF erantsia

“Zuzenbide erromatarra, Europaren historian zehar” (Roman Law in European History): AVD-ZEA elkarteak euskaraz argitaratu du Peter Steinen saiakera klasikoa

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademia elkarteak Abeurrea bilduman euskaraz argitaratu du, Peter Stein, Cambridgeko Unibertsitatearen irakasleak ondutako saiakera klasikoa: Roman Law in European History (1999). Izan ere, testu horiek izan ditu aurretiazko itzulpenak, Europako hizkuntza anitzetan: alemana, frantsesa eta…

Gazteak eta Elkar-lankidetzari buruzko Jardunaldiaren berri

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Kooperatiba Ikaskuntzen Institutuak, CIRIEC-Espainiak eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateak XXI. mendeko kooperatiban gazteei kooperatibaren baloreak transmititzeari eta elkar-lankidetzari buruzko jardunaldia antolatu zuten azaroaren 21ean.Blogera jardunaldiaren laburpena ekarri da.

Gregorio Monreal: “Codificación civil y legislación foral de Bizkaia”

Madrilgo Gobernuaren Justizia Ministerioak argitaratzen duen Anuario de Historia del Derecho Español aldizkariaren LXXXIII (2013) liburukian, 185-251 orr., “Codificación civil y legislación foral de Bizkaia” artikulua argitaratu da. Artikulu hori, Gregorio Monreal Zia jaunak idatzi du, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak…

José Miguel Fernández de Bilbao jauna hil da (g.b.)

Joan zaigu José Miguel Fernández de Bilbao notario jauna eta Zuzenbidean doktorea. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kide izateaz landara ere, Euskalerriko Adiskideen Elkartearen partaide izan zen. Gogoz parte hartu izan du Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren inguruan izan diren hainbat egitasmotan,…