Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2014ko albisteak

67 albiste · 4/7 orrialdea · berrienetik zaharrenera

Javier de Oleaga (†) jaunari omenaldia

Joan den astelehenean, irailaren 29an, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldeak, Javier de Oleaga Echeverría (†) abokatuari hil ondoko omenaldia egin zioten Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren Ekitaldi Aretoan. Omenaldi horretan parte…

Javier de Oleaga (†) jaunari omenaldia

Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldeak irailaren 29an, arratsaldeko 19:30tan, Javier de Oleaga Echeverría (†) abokatuari hil ondoko omenaldia egingo diote Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren Ekitaldi Aretoan (Uribitarte erranpak 3. zk.,…

PDF erantsia

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren aurkezpena eta hitzaldia Donostian, Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan

Datorren irailaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren aurkezpen jardunaldia izango da Donostian, Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan. Jardunaldi horretan, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuaren katedraduna den Juan José Álvarez Rubio jaunak “Familia eta mugaldea” hitzaldia emango du.Sarrera doan izango da. Egitaraua mezu…

PDF erantsia

Gobernuaren eta Parlamentuaren arteko harremanei buruzko lehen ikaskuntza jardunaldiak: “Kontrol parlamentarioa, gardentasuna eta pribatutasuna”

Atseginez jakinarazten dizugu jardunaldi batzuk egingo direla urriaren 13an eta 14an, “Kontrol parlamentarioa, gardentasuna eta pribatutasuna” aztertzeko, Bilboko Euskalduna jauregian. Honekin batera bidaltzen dizugu haien egitaraua.Egitarauaren koordinatzaileok erabili dugun ideia nagusia izan da bi eskubideren artean inoiz sortu den gatazka…

JADO aldizkariaren 24. eta 25. zenbakiak

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 24. zenbaki berezia, Javier de Oleaga Echeverría (g.b.) idazkari eta bazkide izan zenaren omenez, eta 25. zenbakiak argitaratu ditu. Akademiaren bazkideek irailean jasoko dituzte aldizkariaren argitalpen inprimatuak. Aldizkarien aurkibideak mezu honetan ikus…

2014ko ekainaren 23ko Auzitegi Gorenaren epaia

Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridikoaren zerbitzu-buruak, www.forulege.com webguneari Auzitegi Gorenaren epai bat bidali dio, 2014ko ekainaren 23ko. Epai honek, Errioxako Autonomia Erkidegoak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2012ko uztailaren 5eko 552/12 epairen aurka jarritako kasazio-errekurtsoa…