Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2013ko albisteak

56 albiste · 1/6 orrialdea · berrienetik zaharrenera

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege.bloga egiten dugunok gabon zoriontsuak eta 2014. urte on bat opa dizkizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.

Mario Martínez de Butrón: “Zorrak, Oinordetza eta Zergak. Notarioen zeregina”

Mario Martínez de Butrón Martínez jaunak, notarioak, Euskal Herriko Notarioen Elkargoko dekanoak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamabigarren Jardunaldi Praktikoa-ren Zorrak, Oinordetza eta Zergak gaiari buruzko mahai inguruan parte hartu zuen Zorrak,Oinordetza eta…

Jon Joseba Salazar: Aiarako Forua

Idatzi honekin, Aiarako Forua ezagutzera eman nahi dut, bai bere historiaren aldetik (I.tik VI. atalera), bai lege aldetik (VII. eta VIII. atalak). Horretarako, historiari dagokionez, saiatu naiz jasotzen eta laburtzen orain arte argitaratuta dagoena. Azterketa juridikoari dagokionez, jaso dut zenbait…

PDF erantsia

“Zorrak eta Oinordetza. Euskal Herriko ikuspegia” – Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko XII. Jardunaldi Praktikoa

Zuzenbidearen Euskal Akademiak azaroaren 27an izango du bere Euskal Herriko Foru–Zuzenbide Zibilari buruzko Hamabigarren Jardunaldi Praktikoa, Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Oraingoan, “Zorrak eta Oinordetza. Euskal Herriko ikuspegia” hartuko da aztergai.Sarrera doan izango da eta bertaratu nahi duenak aurretiaz…

PDF erantsia

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko 2/1989 Foru Arauko Testu Bategina eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko 1/2011 Foru Araua aldatzen dituen Foru Arauaren Proiektua

Euskal foru zuzenbide zibilaren testamentu-ahalordearekin duen lotura ohargarria dela eta, hona hemen forulege blogean Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko 1989ko otsailaren 15eko 2/1989 Foru Arauko Testu Bategina eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko 2011ko martxoaren…