Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2012ko albisteak

41 albiste · 4/5 orrialdea · berrienetik zaharrenera

PDF erantsia

JADO aldizkariaren 21. zenbakia

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 21. zenbakia argitaratu du. Akademiaren bazkideek laster jasoko dute argitalpen hori. Aldizkariaren edukiak blog honetara atxikitzen den aurkibidean daude.

PDF erantsia

JADO aldizkariaren 20. zenbakia

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 20. zenbakia argitaratu du. Akademiaren bazkideek laster jasoko dute argitalpen hori. Aldizkariaren edukiak blog honetara atxikitzen den aurkibidean daude.

Oinordetza erregelamendurako Europar Batasunaren proposamena

Oinordetza erregelamendurako proposamena, Europar Batasunak 2009an zabaldua, testu esanguratsua da oinordetza zuzenbidea aplikatzeko orduan, espainiako zuzenbide erkide zein euskal foru zuzenbidean. Horren testua barneratzen da forulege.blog honetara.

2012ko otsailaren 16ko Konstituzio Auzitegiaren epaia

Konstituzio Auzitegiak deuseztatu du Kataluniako Parlamentuaren 9/1998 Legea, Familia kodearen 43.1 artikulua, ondasunen banantze araubideari buruzkoa. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean eta, orobat, Konstituzio Auzitegiaren webgunean:Espainiako Konstituzio Auzitegia

Maïte Lafourcade, Sabino Arana Saria

Maïte Laforucade zuzenbidearen historialariak jaso du aurten Sabino Arana Saria, giza zientzietan ematen dena. Maïte Lafourcade ibilbide luzeko egilea dugu eta euskal zuzenbide pribatuaren alorrean guztiz ezaguna. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kolaboratzailea da eta bere azken argitalpena “La société basque traditionnelle”…

PDF erantsia

Gontzal Aizpurua: “Bizkaiko zuzenbide zibila Durangaldean”

Gerediaga elkarteak argitaratzen duen Astola aldizkarian berrikitan agertu da artikulu bat, Bizkaiko Foru zuzenbide zibilari buruzkoa, barruan Durangoko Hiriko zertzeladak dituena. Egilea izan da Gontzal Aizpurua abokatua, Bizkaiko Jaurerriaren abokatu bazkun ohoretsuaren zuzendaritza-kidea eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kidea. Ohargarria delakoan,…

PDF erantsia

Berria egunkaria: “Lurralde bakarra, bi auzotasun”

Berria egunkarian berrikitan agertu da Bizkaiko Hitza sailean (2012-01-20) Bizkaiko foru zuzenbide zibilari buruzko erreportajea, Gontzal Aizpurua abokatu, Bizkaiko Jaurerriaren abokatu bazkun ohoretsuaren zuzendaritza-kide eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kidearen adierazpenekin. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.