Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2012ko albisteak

41 albiste · 2/5 orrialdea · berrienetik zaharrenera

Euskal Lege Zibilaren proposamena: azken argitalpena

Zuzenbidearen Euskal Akademia eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua erakundeek paperean argitaratu dute Euskal Lege Zibilaren Proposamena. Argitalpenak lanerako tresna da eta bere gain bildu nahi ditu hainbat ekarpen, gerora helaraziko zaizkionak Eusko Legebiltzarrari legea errealitate izan dadin. Blogera batzen…

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko bi epai berri

Jesús Fernández de Bilbao abokatu jaunak www.forulege.com webguneari Bizkaiko Probintziako Audientziaren bi epai bidali dizkio; bi epai horiek Euskal Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoak dira (bide-zorra - 2011ko irailaren 23ko Bizkaiko PAE- eta senipartea eta dohaintzak zenbatzea -2012ko apirilaren 19ko Bizkaiko…

Fiskalitateari buruzko hitzorduen kronikak

Urriaren 3an eta azaroaren 7an Zuzenbidearen Euskal Akademiak fiskalitateari buruzko bi hitzordu egin ditu. Hitzordu horietan, “Amnistia fiskala” eta “Oinordetza-itunak” gaiak jorratu ziren. Lehenengo gaia José Luís Bouso Huerta jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Finantza Ikuskatzaileak, landu zuen, eta bigarrenean, Javier…

Jesús Fernández de Bilbao: “De la prohibición de intervención judicial en herencias”

Jesús Fernández Bilbao legelariak, Bizkaiko Jaurerriaren abokatu bazkun ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, Jarauntsian esku-hartzeko debeku judizialari buruzko testua landu du, bertara ekarriz zuzenbide zibil erkide zein euskal foru zuzenbidearen xehetasunak. Ohargarria delakoan, hona…

PDF erantsia

EUSKAL HERRIKO FORU ZUZENBIDE ZIBILARI BURUZKO HAMAIKAGARREN JARDUNALDIA. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren Legea: Hogei urte. Lege testu baten emaitzak eta aurreikuspenak (1992-2012)

Zuzenbidearen Euskal Akademiak azaroaren 28an izango du bere Euskal Herriko Foru–zuzenbide Zibilari buruzko Hamaikagarren Jardunaldia Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Oraingoan, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren 3/1992 Legearen 20. urteurrena eta berrikitan Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen…

2012-2013 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Urriaren 16an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2012-2013 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles…

650/2012 Araudia Europar Parlamentu eta Kontseiluarena (2012-VII-4)

Europar Parlamentuak eta Europar Batasunaren Kontseiluak 650/2012 Araudia eman dute, mortis causa oinordetza luze zabal arautzen duena. Euskal Zuzenbide Zibilaren aldetik eta orobat, Zuzenbide zibil erkidearen aldetik duen garrantzia aintzat hartuta, forulege webgunera ekarri da testua.

Katalan Zuzenbidearen Jardunaldiak Tossa de Mar (Girona) herrian

2012. urteko irailaren 20an eta 21ean egin dira Katalan Zuzenbidearen hamazazpigarren Jardunaldiak Tossa de Mar (Girona) herrian.2 urterik behin egiten dira eta aurten, pertsona eta familiaren gaiak aztertu dira bertan. Jardunaldietan erabilitako materialak guztiontzat eskura daude hurrengo webgunean: http://civil.udg.edu/tossa/ José…