URTE BERRI ON
Forulege.bloga egiten dugunok 2013. urte zoriontsua opa dizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.
41 albiste · 1/5 orrialdea · berrienetik zaharrenera
Forulege.bloga egiten dugunok 2013. urte zoriontsua opa dizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.

Abenduaren 10ean Zuzenbidearen Euskal Akademiak fiskalitateari buruzko hitzordu berri bat egin zuen. Hitzordu horretan, “Ondarearen gaineko Zerga berriaren aurreproiektua” eta “Iruzur fiskalaren aurkako borrokarako neurrien aurreproiektua” gaiak jorratu ziren, bi-biok, Bizkaiko Lurralde Historikoaren aldetik. Bi gai hauen azalpena Francisco José…
Eusko Ikaskuntzak sustatzen duen Azpilcueta. Cuadernos de Derecho bildumaren 21. zenbakian José Miguel Gorostiza Vicente abokatuaren eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kidearen, Estudio de la vigencia y valor actual de la troncalidad como limitación a la libertad de testar, en…

Jesús Fernández Bilbao legelariak, Bizkaiko Jaurerriko Abokatu Bazkun Ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, Euskal Herriko Foru-zuzenbide Zibilari buruzko hamaikagarren jardunaldi praktikoan aurkeztu zuen halako hitzaldia: “El régimen económico-matrimonial en la propuesta de ley civil…

Francisco García-Escárzaga González jaunak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren abokatuak, Zuzenbide Fiskalean Masterdunak eta Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide doktoreak, hipoteka zordunen babesari buruzko gaiak aztertzen ditu artikulu honetan. Gaurkotasun handiko gaiak direlakoan, hona hemen gure blogean.

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 22. zenbakia argitaratu du. Akademiaren bazkideek laster jasoko dute argitalpen hori. Aldizkariaren edukiak blog honetara atxikitzen den aurkibidean daude.

Azaroaren 28an, asteazkena, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamaikagarren Jardunaldiak izan ziren. Bertan, 3/1992 Legearen idazketa batzordekoei omenaldia egin zitzaien, lege hori indarrean jarri eta hogei urte geroago. Jakina denez, Bizkaiko Foru Aldundiak berebiziko bultzada eman zion lege hori…

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Kooperatiba Ikaskuntzen Institutua eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak 2012ko abenduaren 4an jardunaldi bat antolatuko dute "Fundazioak kooperatiba-sozietate bihurtzea" lelopean. Jardunaldia Deustuko Unibertsitateko Entzungelan egingo da eta sarrera doan da.Jardunaldiaren egitaraua jarraian ematen da.
José Gabriel de Mariscal jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kidea eta abokatua, atzo hil zen. Zuzenbidearen Euskal Akademiak bere dolua adierazten du eta atsekabean laguntzen dio haren familiari.Hileta elizkizuna Bilbon izango da gaur 20:15tan San José elizan.

Zuzenbidearen Euskal Akademiak aurkeztu du, azaroaren 20an, Sociedad Bilbaína delakoaren egoitzan “El Estado Plurinacional. Nación. Estado. Convivencia” liburua. Liburu horren egilea José Gabriel de Mariscal jauna da, legelaria eta Akademiaren zuzendaritza kidea. Aurkezpen-ekintzaren mahaiburuan izan ziren German Barbier jauna, Sociedad…
