Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2011ko albisteak

47 albiste · 5/5 orrialdea · berrienetik zaharrenera

In memoriam Julián Mª Arzanegui (1930-2010)

Julián Mª Arzanegui legelari gernikarra eta Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademia delakoaren kidea omendua izan zen Akademiaren batzar orokorrean, Bilbon, 2011. urteko otsailaren 21ean.Omenaldi horretarako, haren alaba Patricia Arzanegi legelariak prestatu zituen hitzak dira forulege.blog-era datozenak, gure artetik joandako…

Balear Uharteak – Familia bitartekaritzari buruzko legea

Balear Uhartearen Autonomia Erkidegoak argitaratu du berrikitan abenduaren 9ko 14/2010 legea. Bertan arautu da familiaren barruko gatazkak nola konpondu, adostasunezko bideetatik abiatuta. Gaur egunean gai garrantzitsua izan daiteke hori, batez ere, familia zuzenbideak azken urteetan izan duen bilakaera kontuan hartuta.Jesús…

Hartzekodunen konkurtsoa Vs. ondasunen foru-komunikazioa

Jesús Fernández de Bilbao abokatu jaunak ondasunen foru-komunikazioaren inguruko hausnarketa proposatzen du testu honetan, berori eta hartzekodunen konkurtsoa batera aztertuz.Gaiaren interesa dela eta, forulege.blog-en argitaratzen da aurrerapen gisa, horren paperezko argitalpena Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Jado aldizkarian egin…

Josu Oregi Aranburu (1919-1995)

Bergarar honen bibliografian uztartzen dira euskaltzaletasuna eta euskararen jorraketa. Izan ere, gerra osteko urte latzetan zein demokrazia berriaren garaian, haren euskal konpromisoa ukaezina izan zen. Bera izan zen lehena, Eusko Legebiltzarrean, itzulpen juridiko-administratiboa lantzen eta ganbera horren testu emaitzak atontzen.…

Dominique Dufau (1880-1956)

Notario lapurtarra eta euskaltzale porrokatua. Urte luzetan Euskaltzaleen Biltzarra elkartearen diruzaina eta luzaroan ere, Senpereko alkatea. Euskaltzain urgazlea. Euskara erabili zuen hainbat dokumentu notarialetan, frantses legeak honetan arautzen zuena gaindituz eta gaineratuz. Haren biografia idatzi du Henri Duhau senpertarrak eta…

Jean Etcheverry-Ainchart (1914-2003)

Euskaldun legelaria, Behe Nafarroakoa, zeregin garrantzitsuak izan zituen notario honek Iparraldeko giro juridikoan. Beren-beregi nabarmendu zen baserriaren eta lurraren inguruko batasuna zaintzen, Iparraldean aspaldikoa zen sistema juridiko propioaren bidez. Gerra ondorengo Frantziako Parlamentuan diputatua, berak aurkeztu zuen Parisen Iparraldeko Estatutuko…

Aragoiko Autonomia Erkidegoko Ondare zuzenbide zibila

Aragoiko Autonomia Erkidegoak, abenduaren 22an Ondare zuzenbide zibilari buruzko abenduaren 2ko 8/2010 Legea argitaratu du.Lege honen bidez, 1999an heriotzagatiko oinordetza legeak hasitako hamar urteko aldia ixten da. Orduantxe aldarrikatu zen beharrezkoa zela behin batean Aragoiko Konpilaziora bildutako zuzenbide zibila berridaztea.…