Albisteak

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren jarduera euskal zuzenbide zibilaren inguruan: argitalpenak, jardunaldiak eta hitzaldiak, iruzkindutako epaiak eta arau-berritasunak. 630 albiste 2010tik hona.

2011ko albisteak

47 albiste · 1/5 orrialdea · berrienetik zaharrenera

PDF erantsia

Euskal Herriko Gizarte Ekintza. Iraganeko oinarrietatik etorkizuneko ahalbideetara

Francisco Javier Arrietak, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle doktoreak, eta Josune López-ek, zuzenbidean lizentziadunak, “Euskal Herriko Gizarte Ekintza. Iraganeko oinarrietatik etorkizuneko ahalbideetara” lana aurkezten digute.Lan honetan ikuspuntu juridikotik jorratzen da gizarte-ekintzak Euskal Herrian izan duen bilakaera. Hasteko, historian zehar…

KOOPERATIBEK MUNDU HOBEA SORTZEN DUTE: Bikaintasunezko ekimenak kooperatiben artean

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak 2011ko abenduaren 15ean jardunaldi bat antolatuko dute "Kooperatibek laguntzen dute mundu hobea sortzen" lelopean, lelo hori baita 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtearena. Jardunaldi horretan kooperatiben artean bikaintasunezko bi ekimen…

PDF erantsia

EUSKAL HERRIKO FORU-ZUZENBIDE ZIBILARI BURUZKO HAMARGARREN JARDUNALDI PRAKTIKOA: TRONKALITATEA ETA OINORDETZA-ITUNAK: EGUNGO JARDUERAK

Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskal Herriko Foru Zibilari buruzko Ikerketa Taldeak, Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren barruan, deialdia egiten dute Euskal Herriko Foru-zuzenbide Zibilari buruzko Hamargarren Jardunaldi Praktikorako. Jardunaldi hori, azaroaren 30ean izango da, Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan.…

KODE ZIBILAREN 3. ARGITARALDI ELEBIDUNA (GAZTELANIA-EUSKARA)

Deustuko Unibertsitateak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Kode zibilaren testu elebiduna (gaztelania-euskara) argitaratu dute 3. aldiz. 3. argitaraldi hau prestatu du Andres Urrutiak, notarioa, Deustuko Unibertsitatearen irakaslea eta Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruordeak. Argitaraldi honek 2011. urteko irailaren…

“Las Ordenanzas de Bilbao de 1593” liburuaren aurkezpena

Azaroaren 7an aurkeztu zen Bilboko Udaletxean, arabiar aretoan, Zuzenbidearen Euskal Akademiak bere Abeurrea bilduman argitaratu duen “Las Ordenanzas de Bilbao de 1593”. Liburuaren atarikoa Adrián Celaya AVD-ZEAren buruarena da. Argitalpena babestu dute Bilboko Udalak, BBK-k eta Instituto Bibliográfico Manuel de…

PDF erantsia

Kataluniako Zuzenbide Zibilaren VI. Kongresua

2011. urteko azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean izango da Kataluniako Zuzenbide Zibilaren VI. Kongresua, Tarragonako Universitat Rovira I Virgili delakoan. Horren programa mezu honi eransten zaio.

“Las Ordenanzas de Bilbao de 1593” liburuaren aurkezpena

Datorren astelehenean, hilaren 7an, eguerdiko 12tan aurkeztuko da Bilboko Udaletxearen areto arabiarrean Andres de Mañaricua jaunaren “Las Ordenanzas de Bilbao de 1593” liburuaren berrargitaratzea. Liburu hori, Adrián Celaya jaunaren atariko batekin argitaratu dute AVD-ZEAk bere Abeurrea bilduman, Bilboko Udalak eta…

Pilar Larraondo anderearen aldeko hileta-elizkizuna

Pilar Larraondo (g.b) anderearen aldeko hileta-elizkizuna, Akademiak eskainia, ostegunean, urriaren 27an izango da, arratsaldeko 8etan, Jesuiten egoitzan. Akademiaren zuzendaritzak biziki eskertuko du bazkideak hara bertaratzea, gure doluminak adierazteko Pilarren familiari.