– 2007tik, “Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz” egitasmoaren laugarren argitalpena da oraingoa, proiektuaren helburua euskaldunon hizkuntza-eskubideak euskarri digital bakarrera biltzea delarik, hiztunek, legelariek eta ikertzaileek baliatzea izan dezaten.
– “HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA”-ren aurreko argitaraldian, 786 testu jaso ziren eta laugarren argitaraldi honek, berriz, 1.051 testu eskaintzen ditu.
– Edizio honetan, lege-definizioak ematen dira arlo berezituetako terminologia zedarritzeko, eta horrek, herritarren hizkuntza-eskubideei eragiten dien neurrian, lekua izan du oraingo argitaraldian.
– 2023ko uztailaren 31ra arte argitaratutako lege-testuak jaso dira argitaraldi elektroniko berri honetan. Besteak beste, bildumak FAO erakundearen testuak bildu ditu lehendabiziko aldiz.
– Argitaraldi hau hiru formatutan eskaintzen da: argitalpen digitala, ePub formatua eta PDF formatua (azken formatu biotan argitalpen osoa eskura daiteke), eta testu-bilduma aldian-aldian eguneratuko da, Euskaltzaindiaren webgunean bertan (Hizkuntza-Zuzenbidea. 4. argitaraldia – Hizkuntza-Zuzenbidea. 4. argitaraldia (euskaltzaindia.eus)).

