EGIUNEA aldizkariaren 16. zenbakia argitaratu da, Akademiaren 20. urteurrenaren erreportajea egiten duena

Gaztelaniaz

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 20. urteurrena dela eta, EGIUNEA aldizkariaren 16. zenbakiak erreportaje luzea egin du efemeridea gogoratuz. Bertan, Akademiako Zuzendaritza Batzordeko hainbat kidek urte hauetaz hitz egiten dute: Andrés M. Urrutia Badiola eta Mario Martínez de Butrón notarioek, eta Elixabete Piñol, Alkain Oribe, Txemi Gorostiza, Javier Muguruza eta Javier García Ross abokatuek. Horiez gain, AVD-ZEAko beste kide esanguratsu batzuen iritziak ere jaso dira: Ignacio Etxebarria, Juanjo Álvarez, Borja Iriarte, Jesús Fernández de Bilbao, Alberto Atxabal Rada, Vicente María del Arenal notarioa eta Nazario Oleaga. Aldizkaria nahi baduzu, Euskal Herriko Notarioen Elkargoaren webguneko argitalpenen atalean deskarga dezakezu:

get_file (notariado.org)

2023ko albiste gehiago

2023ko albisteak ›