“Familia eta oinordetza zuzenbidea”, laugarren argitaraldia

Gaztelaniaz

Andres M. Urrutia Badiola, AVD-ZEAren burua eta notarioak eta Elixabete Piñol Olaeta, AVD-ZEAren buruordea, abokatua eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatearen irakasleak, berrikitan argitaratu dute goian aipaturiko liburuaren laugarren argitaraldia. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein praktikoak, zuzenbide zibilaren arlo horietara euskaraz hurreratu nahi direnak. Liburuaren edukia eguneraturik dago azken lege eraldaketen arabera, bereziki desgaitasunari buruzko legeria berriarekin; eta egileen aurretiazko eskarmentu akademiko zein lanbidekoa du oinarri. Orobat, Europa mailan unibertsitate irakaskuntzaren eskakizun berriei ere egokiturik dago, tresna eragingarria izan dadin. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak sailean 6. zenbakia du liburu berriak eta Akademiaren babespean argitaratu da, Dykinson argitaletxearekin batera.

Post honetara atxikitzen dira liburuaren azala eta aurkibidea.

Izenburua: Familia eta oinordetza zuzenbidea

Arg.: Andrés M. Urrutia Badiola / Elixabete Piñol Olaeta

Lanbideak Bilduma, 6.

Academia Vasca de Derecho/Zuzenbidearen Euskal Akademia 2021. 4. argitaraldia

2023ko albiste gehiago

2023ko albisteak ›