KONGRESUA, Abenduaren 20ko Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Legeari buruz: legearen edukia eta gizarte-ekonomia garatzeko aukera

Gaztelaniaz

Deustuko Unibertsitateako Kooperatiben Gaietako Institutuak (IEC) eta Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak (AIDC) antolatu dute kongresua, Zuzenbidearen Euskal Akademiarekin elkar lanean. Kongresua Deustuko Unibertsitatearen Ellacuría Aretoan izango da 2022ko azaroaren 16 eta 17an.

Euskadiko Kooperatiben Legea onetsi zenetik hiru urte igaro direnean, epe horretan legearen aplikazioak sortutako hainbat egoera jorratu nahi dira: kooperatibak eratzea eta Erregistroan sartzea; derrigorrezko funtsak; kooperatiba-sozietatearen eraldaketak; kooperatibaren órgano nagusiak (batzar orokorra, artezkaritza-kontseilua, zaintza-batzordea…); bazkide langileen arazoak Lan zuzenbidean; edota enpresak sustatzeko kooperatibak.

2022ko albiste gehiago

2022ko albisteak ›