Eusko Legebiltzarrak, 2015eko apirilaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aintzat hartzea Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Euskal Talde Popularra legebiltzar-taldeek egindako lege-proposamena.
Legebiltzarrean indarrean dagoen Erregelamenduko 149.2 artikuluan adierazitakoa betez, Mahaiak, 2015eko maiatzaren 5eko bileran, agindu du aipatutako lege-proposamenaren testua Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitara dadila eta Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordeari bidal dakiola. Mahaiak, halaber, hamabost egun balioduneko epea ireki du zuzenketak aurkezteko.
Informazio hau duen Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala eskaintzen da.
