Idatzi honekin, Aiarako Forua ezagutzera eman nahi dut, bai bere historiaren aldetik (I.tik VI. atalera), bai lege aldetik (VII. eta VIII. atalak). Horretarako, historiari dagokionez, saiatu naiz jasotzen eta laburtzen orain arte argitaratuta dagoena. Azterketa juridikoari dagokionez, jaso dut zenbait adituk gure Foruari buruz idatzi dutena. Beraz, nire lana eurei esker eginda dago, baina beti ere, helburu batekin, hau da, gure harribitxi horren berri ematea.

