Zuzenbidearen Euskal Akademiak Europako Oinordetza Erregelamenduari buruzko jardunaldia egin zuen joan den maiatzaren 28an, Bizkaiko Foru Jauregian. Goizeko saioan parte hartu zutenen artean, besteak beste, hauexek dira azpimarratzekoak: Jose Luis Iriarte de Angel jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren katedraduna; Juan Jose Alvarez Rubio jauna, Euskal Herriko Unibertsitatearen katedraduna; eta Alfonso Rentería Arocena jauna, notario eta jabetza-erregistratzailea. Guztien aurkezpena egiteko bertan egon ziren Borja Iriarte jauna, Nieves Paramio andrea eta Elena Muguerza andrea, letraduak eta azken biak, Bizkaia Jaurerriko Abokatu Bazkun Ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak.
