Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak 2011ko abenduaren 15ean jardunaldi bat antolatuko dute “Kooperatibek laguntzen dute mundu hobea sortzen” lelopean, lelo hori baita 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtearena. Jardunaldi horretan kooperatiben artean bikaintasunezko bi ekimen plazaratu nahi dira, Mondragón Taldearena (MCC) eta Gredos-San Diego Taldearena, hain zuzen. Jardunaldia Deustuko Unibertsitateko Entzungelan egingo da eta sarrera doan da.
