1/1993 Legegintzazko Errege Dekretua, irailaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi duena
1/1993 Legegintzazko Errege Dekretua, irailaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi duena
(EAO, 1993. urteko urriaren 20koa)
7. artikulua
1. Zergapeko ondare-eskualdaketak dira.
A) Kostubidezko eskualdaketak, halakoak inter vivos egintzen bitartez burutzen direnean, pertsona fisiko nahiz juridikoen ondarea zein ondasun eta eskubidek osatu, eta ondasun eta eskubide horiekin guztiekin.
B) Eskubide errealen, maileguen, fidantzen, errentamenduen, pentsioen eta administrazio-emakiden eraketa, salbu eta azken horien xedea denean trenbideen azpiegiturak, ondasun higiezinak edo portu nahiz aireportuetako instalazioak erabiltzeko eskubidea lagatzea.
Eskubideen eraketa gisa likidatuko da horien edukia geroago zabaltzea, baldin eta zabalkuntza horrek ondare-gehikuntza badakar eskubideen titularrarentzat; ondaregehikuntza hori oinarri moduan hartuko da tributua galdatzeko.
2. Zerga likidatu eta ordaintzeko ondorioetarako, ondare-eskualdaketak izango dira.
A) Zorren ordainean nahiz zorrak ordaintzeko egindako adjudikazioak, bai eta esanbidezko adjudikazioak ere, azken horiek egiten direnean zorrak bereganatu eta horren ordainean. Zorrak ordaintzeko egindako adjudikazioen kasuan, adjudikaziodunek egiaztatzen badute hartzekodunari eskualdatu dizkiotela, bi urteko epean eta haren kreditua kitatzeko helburuarekin, adjudikatutako ondasunak edo eskubideak eurak, adjudikazio horien ondorioz ordaindutako zerga itzultzea eskatu ahal izango dute; orobat, adjudikaziodunek egiaztatzen badute, helburu berberarekin eta epe berdinean, ondasunok hirugarrenari eskualdatu dizkiotela.
B) Aitortutako adjudikazio-gaindikinak, salbu eta gaindikin horiek gertatzen direnean
Kode Zibilaren 821, 829, 1056 (bigarrena) eta 1062 (lehenengoa) artikuluetan xedatutakoa betetzeko, edota foru-zuzenbidearen xedapenak betetzeko, xedapen horien oinarria berbera izanik.
Heriotzaren ondoriozko oinordetzetan, kostubidezko ondare-eskualdaketa gisa likidatuko dira adjudikazio-gaindikinak, baldin eta, jaraunsle edo legatu-hartzaileetatik bati adjudikatutakoaren balioa egiaztatu ondoren, balio horrek gainditzen badu jaraunsle edo legatu-hartzaile horri beraren tituluaren ondorioz dagokion balioaren 100eko 50a, salbu eta berberak direnean aitortutako balioak eta Ondarearen gaineko Zergaren erregelak aplikatuta ateratzen direnak, edo aitortutakoak azken horiek baino handiagoak direnean.
Dokumentua
PDFan ikusiGaztelaniaz irakurri ›Gako-hitzak
Beste lege batzuk: Estatua
- 2/2004 Legegintzazko Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, Toki Ogasunen Lege Arautzaileari buruzko Testu Bategina onetsi duena 2004
- 828/1995 Errege Dekretua, maiatzaren 29koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onetsi duena 1995
- 1629/1991 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onetsi duena 1991
- 29/1987 Legea, abenduaren 18koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzkoa 1987
