Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko ekainaren 12ko ebazpena eskeintzen da (EAO, 2017-07-05). Bertan, senipartedunen bazterketari buruzko arazoak argitzen dira, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen barruan, bai xedapen iragankorren aldetik, bai lurraldeen arteko zuzenbide zibil aplikagarriaren ikuspegitik ere.
