Lluis Jou, Bartzelonako notarioa eta Kataluniako zuzenbide zibilean adituak, berrikitan argitaratu du Bartzelonako LA NOTARIA aldizkarian artikulu bikaina. Izan ere, aldizkariak atera berri duen zenbakia (3/2010) eskaini dio Kataluniako zuzenbide zibilaren Bildumari (1960), duela hirurogei urte aldarrikatu zen legeari, hain zuzen ere. Orduko giroan zer ekarri zuen lege testu horrek xehe-xehe aztertzen du artikuluaren egileak eta era berean, lege haren eragina, batez ere, egun osatzen ari den Kataluniako Kode Zibilean.

